Kongresuko Osokoak azpibatzorde bat eratzea onetsi du kalamu sendagarriaren arauketa aztertzeko

Euskal Taldearen proposamenaren xedea da “eztabaida lasai, serio eta zorrotza” irekitzea kalamuaren erabilera terapeutikoaren inguruan

Kongresuko Osokoak azpibatzorde bat eratzea onetsi du kalamu sendagarriaren arauketa aztertzeko 10Ekainak
2021
2021 EkainaK 10 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Kongresuko Osoko Bilkurak, gehiengo zabal baten babesarekin, kalamu sendagarriaren arauketa aztertzeko azpibatzordea eratzera begira Euskal Taldeak aurkeztu duen proposamena babestu du gaur bertan. Bozketa azken izapidea izan da organo hau eratu eta lanak hasi baino lehen.

Josune Gorospek, ekimenaren egileak, bere poza adierazi du bilkurak eman duen abalarekin, eta baieztatu duenez “hemendik aurrera egoera paregabea irekitzen da seriotasun eta zorroztasun osoz kalamuaren erabilera terapeutikoa aztertzeko”. Hala, eta EAJ-PNVk aurkeztu duen proposamenaren arabera, Azpibatzordeak, hurrengo hilabeteetan zehar, agerraldi batzuk hartuko ditu, zenbait proiektu pilotutan eta kalamu sendagarriaren arauketan eskarmentua duten Estatuetako Gobernuen ordezkarien aldetik, eta gaian adituak diren pertsonen aldetik.

Euskal Taldearen xedea da kalamuaren erabilera terapeutikoari buruzko “eztabaida lasaia” irekitzea, gaiaren lanketari “entzutetik eta elkarrizketatik” helduz.

Ekimenean jasotzen den bezala, gure inguruko hainbat herrialde dira egunotan kalamu sendagarriaren arauketan aurrera egiten ari diren herrialdeak: Portugal, Italia, Erresuma Batua, Alemania, Danimarka edo Frantzia, besteak beste. Europako Parlamentuak ere Estatuei eskatu die ikerketa programetan eta kalamua medikuntzarako erabiltzeko proiektuetan aurrera egin dezatela, eta Nazio Batuen Erakundeak 2020ko abenduan kalamua kendu zuen 1961ko Drogen Konbentzioaren IV. Zerrendatik.

Gaurko osoko bilkuran babesa jaso ondoren, Kongresuak Azpibatzorde hau eratuko du eta, Euskal Taldeak aurkeztu duen proposamenaren arabera, sei hilabetetako epean lan egingo du. Horren ondoren ondorioen txostena onartuko da Gobernuari bidaliko zaiona Espainiar estatu barruan kalamu sendagarriaren arauketan erabilia izan dadin.

Interesatu Zaitez