Arrantza kuotak ezartzeko behar den gardentasunean "atzerapausoa" eman dela ohartarazi du Izaskun Bilbaok

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak atzo gaueko azken orduan salatu zuenez, atzerapausoa eman da arrantzako kuotak ezartzeko behar den gardentasunaren alorrean
Arrantza kuotak ezartzeko behar den gardentasunean
27 Apirila | Europako Legebiltzarra

Ordezkari jeltzalearen ustez, estatu kideeen Ordezkaritza Iraunkorren Konferentziak (COREPER) ez du onartu Mediterraneoan eta Ekialdeko Atlantikoan hegalaburraren epe luzerako kudeaketa planari buruz Parlamentuak eta Kontseiluak hitzeman zuten  erakunde arteko akordioa, erakunde legegileak Estatuaren erantzukizunetan ustez eskumenak inbaditzeagatik.

Europako Parlamentuak txosten bat eztabaidatu zuen atzo. Txosten horren bidez, espezie hori berreskuratzeko plana, 2006an nazioarte mailan arbitratua, espezie horren arrantzaren epe luzerako kudeaketa-plan bihurtzen da, agian baliotsuena ingurumen-ikuspegitik, akordioan aipatzen den arrantza-eremuan. Berreskuratze plana indarrean sartu aurretik, harrapaketa gehienak Japoniako merkatura esportatzen ziren. Bilakaera hori posible izan da txosten zientifikoek egiaztatzen dutelako stock nahikoa berreskuratu dela. Espezie hori Babesteko Nazioarteko Batzordearen (ICCAT) gomendioei jarraituz onartu da plana. Planak espezie horrek mende hasieran bizi izan zuen une kritikora itzultzea eragotziko duten arrantza mailak bermatzen ditu.

Europako Parlamentuko euskal diputatuak atzo bertan esan zuen albiste ona dela kudeaketa plan hau Mediterraneoan eta Atlantikoan garatzea iragartzen duena. “Plan horrekin gaindituko dugu, esan du, mende honetan lehen hamarkadan espezie honek ezagutu zuten kolapsoa. Berreskuratze planak emaitzak ekarri ditu eta epe luzerako kudeaketa plan batekin ordezka genezake, beste hainbat espezietarako daukaguna bezalakoa. Itsasoan stocka babestea bermatzen duen plana da. Sektoreari lan egitea ahalbidetuko dio eta egonkortasuna emango dio bere jarduerak epe ertain eta luzean ahalbidetuz”.

PARTEKATU