Espainiako gobernuak Lanbide Heziketako itunpeko zentroak Europako funtsak banatzeko irizpideetatik at utzi izana salatu du euskal taldeak

Kontrol bilkuran, Josune Gorospek Celáa Ministro andreari erreklamatu dio LHri buruz egingo den Legeak berariaz jasotzea Euskadiko LH sare osoa aintzat hartuko dela, sare honen %50 itunpeko zentroek osatzen baitute. “Horrela baino ez duzu Euskal Taldea zure alde izango”, ohartarazi du

Espainiako gobernuak Lanbide Heziketako itunpeko zentroak Europako funtsak banatzeko irizpideetatik at utzi izana salatu du euskal taldeak 14Apirilak
2021
2021 ApirilaK 14 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Taldeak gaur salatu duenez, Espainiako Gobernuak ez ditu Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeak aintzat hartzen Europako berreskuratze Funtsen banaketan.

Kontrol saioan, Josune Gorospe diputatuak deitoratu du Lanbide Heziketa Modernizatzeko Planerako Europako funtsen banaketaren azterketatik “gure harridurarako” ondorioztatzen dela, aurreikusitako jarduera-ildoetan (prestakuntza berdea, ekintzailetza-gelak, ikasgelak teknologia aplikatuko gune bihurtzea, etab.) "itunpeko ikastetxeak agertu ere ez direla egiten". "Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako ikasleak baino ez dira aintzat hartzen eta hori burugabekeria iruditzen zaigu", azpimarratu du.

Izan ere, Gorospek osoko bilkuran emandako datu ofizialen arabera, LHko ikasleen %44k itunpeko ikastetxeetan egiten dituzte ikasketak. Guztira, LHko euskal sareak 177 ikastetxe ditu, eta horietatik 90 itunpekoak dira. 

“Euskadiko errealitateak itunpeko zentroak ere hartzen ditu, atxikimendu handia baitute lurraldearekin, sare produktiboarekin aliantzak bilbatuz, baita Hezkuntza sistema osoarekin eta administrazioarekin, eta emaitza bikainak eman dituzte enplegu kualifikatu eta kalitatezkorako behar den prestakuntzari dagokionez, eta lan horri eusten jarraitu behar dute”. Horregatik, Isabel Celáari erreklamatu dio “ekitaldi honetan edo hurrengoan LHko itunpeko zentroen sarearentzako Europako funtsik eza konpentsatzea, zuzen-zuzenean kaltetzen baitu Euskadiko Lanbide Heziketa sistema”.

Ildo beretik, Gorospek Celáari ohartarazi dio Lanbide Heziketari buruz egingo den legeak ezinbestean “aitortu beharko du LHko itunpeko ikastetxeei dagokien esparrua. Kasu horretan baino ez duzu izango Euskal Taldea zure alde Lege hori izapidetzeko orduan”, esan du.

 

Interesatu Zaitez