EAJ-PNVk eztabaida antzuetan denborarik ez galtzeko eta hartutako konpromisoak betetzeko lan egin dezan eskatu dio Abalos ministroari

Maribel Vaquerok Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren legegintza-egutegia zehaztera premiatu du

EAJ-PNVk eztabaida antzuetan denborarik ez galtzeko eta hartutako konpromisoak betetzeko lan egin dezan eskatu dio Abalos ministroari 23Martxoak
2021
2021 MartxoaK 23 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Maribel Vaquero senatariak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren legegintza-egutegia zehaztera premiatu du Abalos ministroa. Arlo horretako bozeramaile jeltzaleak kritikatu egin du legeen iragarkiak hedabideetatik eta sare sozialetatik iristea, baina "horien edukia eta irismena" ez direla ezagutzen gaineratu du.

Estatu mailan gertatzen ari diren desadostasunak gogoratu ostean, koalizio gobernuan bertan ere, Euskal Taldea ez dela ezegonkortasun politikoaren jokoan sartuko aurreratu du, ezta kritikaren kritika ere. "Lan handia eta erronka ugari ditugu legegintzaldi honetan, besteak beste, eztabaida antzuetan denbora galtzeko; konpromisoak herritarrekin, Euskadiren interesak defendatzen dituen taldearekin, eta legegintza-egutegia, transferentziena eta exekutiboa betetzeko", eskatu dio Abalos ministroari. "Zuri dagokizu, besteak beste: aurrekontuetan hitzartutakoa betetzea, aldiriko trenen transferentzia bultzatzea eta, beste atzerapenik gabe, Abiadura Handiko Trena gauzatzea".

Interesatu Zaitez