Venezuelako hauteskundeak salatu ditu EAJ-PNVk, berme demokratikorik ematen ez dutelako

EAJ-PNVren ustez, hauteskunde horiek legez kanpokoak dira, behar besteko baldintza eta berme demokratikoak ez dituztelako betetzen, eta, gainera, nazioarteko behaketarik gabe egin dira

Venezuelako hauteskundeak salatu ditu EAJ-PNVk, berme demokratikorik ematen ez dutelako 16Abenduak
2020
2020 AbenduaK 16 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNVk, PSE-EErekin batera, Venezuelan egindako hauteskundeak salatzeko legez besteko proposamena erregistratu du Eusko Legebiltzarrean. Hauteskunde horiek legez kanpokotzat jotzen dituzte, baldintza eta berme demokratikoak betetzen ez dituztelako, eta, gainera, nazioarteko behaketarik gabe egin dira.

Horren harira, Iñaki Aguirre legebiltzarkide jeltzaleak salatu du hauteskunde horiek alderdi politikoen parte-hartze askearen bermerik gabe antolatu dituztela, eta hori guztia Nicolas Maduroren erregimenak diktaduraren bidea hartu duelarik.

Aguirrek salatu duenez, Venezuelak aspalditik bizi du egoera dramatikoa, benetako larrialdi sozial eta ekonomikoa ematen ari da, eta are egoera larriagoan dago Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) salatu dituzten Giza Eskubideen urraketa larriengatik. Hori dela eta, Venezuela, gaur egun, zilegitasunaren bidetik at dagoen estatua da, ez da gai bere herritarren gutxieneko ongizate-baldintzak bermatzeko, non miseria gero eta handiagoa eta jasangaitza den. Egoera horretan, klase behartsuenak dira kaltetuenak.

Interesatu Zaitez