Eusko Jaurlaritzak 2021eko aurrekontu proiektua onetsi du

Gobernu Kontseiluak 2021eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu du, 12.442 milioi eurotakoa,hain zuzen. Horrek esan nahi du aurrekontu operatiboa – Finantza-aktiboak isolatuz, politika publikoetan gastatzeko eskuragarri dagoena (benetako gastua) – 770 milioi eurotakoa izango dela, hau da, iazko kopurua baino % 7,1 handiagoa. Aurrekontu orokorra 668 milioi eurotakoa da, hau da,% 5,7ko igoera eman da

Eusko Jaurlaritzak 2021eko aurrekontu proiektua onetsi du 11Otsailak
2021
2021 OtsailaK 11 |
Berria

PARTEKATU

Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak azpimarratu duenez, "Asmo handiko aurrekontua da, Eusko Jaurlaritzak inoiz izan duen aurrekonturik indartsuena, pandemiak sortutako krisi ekonomiko eta sanitarioari aurre egiteko, oraina finkatzeko eta etorkizunari ziurtasunez eta egonkortasunez begiratzeko balio duena".

Politika publikoetan murrizketarik izango ez duten eta austeritatetik urrun geratzen diren aurrekontuak, Azpiazu sailburuak gidalerroen aurkezpenean aurreratu zuen bezala. "Aurrekontu hau da gure etorkizunari, gizartea berreraikitzeko bideari eta ekonomia eta enplegua suspertzeko bideari ausardiaz begiratzea. Indartsu eta konfiantzaz ekingo diogu ".

Interesatu Zaitez