Ianko Ganboa: “zerga-tasaren nolabaiteko igoeratik aurrera, albo-ondorio negatiboak handiegiak dira ez ikusiarena egiteko”

Gaur egungo krisi egoera ez da oposizioak planteatzen duen zerga igoerari ekiteko garaia

Ianko Ganboa: “zerga-tasaren nolabaiteko igoeratik aurrera, albo-ondorio negatiboak handiegiak dira ez ikusiarena egiteko” 03Otsailak
2021
2021 OtsailaK 03 |
Gipuzkoa

PARTEKATU

"Eraginkorrak eta erabakigarriak izan behar dugu. Gipuzkoak inoiz baino gehiago behar du herritarrei eta gure industria-sareari egoera zail honetan laguntzeko zerga-politika. Ez da une egokia zerga-igoerak planteatzeko, zerga-bilketan eragin negatiboa izan baitezakete. Gure helburua argia da: gure zerga-sistemaren etekinik handiena lortzea, ekonomia suspertzen laguntzeko, enpleguaren suntsiketa geldiarazteko eta gure gizarte-politiken sistemaren iraunkortasuna bermatzeko, zergak malgutzeko beharrezkoak diren neurriak aplikatuz, pandemiaren hasieratik egin dugun bezala" adierazi du Ianko Ganboak, EAJ-PNVko batzarkideak Gipuzkoako Batzar Nagusietan, zerga antolaketaz Podemosek aurkeztutako proposamenei erantzunez. “Elkarrekin Gipuzkoak planteatzen duen zerga-igoerak Gipuzkoa, inguruko zerga-ingurunetik isolatzera eramango luke” erantsi du Ganboak.

Amaitzeko, Ianko Ganboak adierazi duenez, "krisialdi egoera honetan, eraginkorrak eta erabakigarriak izan behar dugu, babes sozialeko sistemaren iraunkortasuna bermatzeko (garai hauetan hain emaitza ona eman digun sistema); suspertze ekonomikoari bultzada emateko eta enpleguaren suntsiketa geldiarazteko". "Azken batean Gipuzkoarroi krisia gainditzen lagunduko diguten neurriak aplikatzeko"amaitu du.

Interesatu Zaitez