Donostiako Udala Defentsa Ministerioarekin harremanetan hasi da Loiolako kuartelak besterentzeko

Bi aldeek erabaki dute batzorde tekniko bat eratzea, orubearen aprobetxamenduak baloratzeko

Donostiako Udala Defentsa Ministerioarekin harremanetan hasi da Loiolako kuartelak besterentzeko 02Otsailak
2021
2021 OtsailaK 02 |
DONOSTIA

PARTEKATU

Donostiako Udalak lehen harremana izan du Espainiako Defentsa Ministerioarekin, Lurreko Armadako Kuartelek gaur egun Loiolan okupatzen dituzten lurrak besterentzeko prozesuari hasiera emateko oinarriak ezartzeko.

Eneko Goia Donostiako alkatea eta Esperanza Casteleiro Defentsa Estatu Idazkaria buru zirela, bi aldeetako ordezkaritzek atzo Madrilen egindako bilera batean abiatu dituzte hartuemanak. Udalak eta Ministerioak batzorde tekniko bat eratzea erabaki dute.

Batzorde horren zeregina izango da kuarteletako lurren balizko hirigintza-aprobetxamenduen balorazio zehatza egitea, baita eremu horretako etorkizuneko hirigintza-planeamenduari lotutako gaien balorazioa ere.

Interesatu Zaitez