Nerea Ahedoren ustez, "jasanezinak" dira Gizarte Segurantzako entitateen tramitazioetan izandako atzerapenak

Estrategia bat eskatu dio ministroari, pandemiak larriagotu duen arren, "atzetik datorren" egoera delako.

Nerea Ahedoren ustez, 01Abenduak
2020
2020 AbenduaK 01 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Nerea Ahedo EAJ-PNVko senatariak Jose Luis Escriva ministroari esan dionez, Gizarte Segurantzako entitateen tramitazioetan eta eskaeretan izaten ari diren atzerapenak "jasanezinak" dira. Gobernuari egindako kontrol galderan, Ahedok "estrategia diseinatu" bat eskatu dio Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioko titularrari, pandemiak larriagotu duen arren, "atzetik datorren zerbait da; ez da egoeraren araberakoa".

Escriva ministroak aurreratu du datuak aztertuko dituztela, baina atzerapenak gehiegizkoak direla ukatu du eta osasun krisiari egotzi dizkio. Hala ere, ordezkari jeltzaleak azaldu duenez, langile faltak eragindako arazo horiek orokorrak dira, eta bajen, erretiroen eta prestazioen eskaerak tramitatzea eta onartzea atzerapen "onartezinak" direla deitoratu du. Hala, erretiro-pentsioak izapidetzeko hiru hilabete edota ezintasun-pentsio bat ebazteko urtebete behar direla gogoratu du, edo telefono bidezko arretan kolapsoa dagoela, besteak beste, aurretiazko hitzorduak hitzartzea eragozten dutenak. "Bide telematikoak ere ez dirudi irtenbidea: arreta pertsonala behar duten zalantzak argitzeko beharra edo eten digitala kontuan hartu gabe, sistema zaila da eta, gainera, aurrez aurre baino lortzen ez den gako bat behar da, horretarako hitzordua lortzea ezinezkoa bada ere", azaldu du.

Interesatu Zaitez