PSE-EErekin koalizio Gobernua eratzeko akordioa onetsi du EBBk, eta EAJ-PNVren Aberri Batzarrera eramango du

Joseba Egibarrek, Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak, bihar bertan Gasteizen erregistratuko du Iñigo Urkulluren hautagaitza Lehendakarirako

PSE-EErekin koalizio Gobernua eratzeko akordioa onetsi du EBBk, eta EAJ-PNVren Aberri Batzarrera eramango du 27Abuztuak
2020
2020 AbuztuaK 27 |
EBB

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarrak, gaur eguerdian batzartuta, EAJ-PNVren eta PSE-EEren negoziaketa-batzordeek azken ordu hauetan Iñigo Urkullu buru izango duen koalizio Gobernua eratzera begira adostu duten hasiera bateko akordioa onetsi du. Jaurlaritza honen ardatz nagusiak izango dira ekonomia suspertzea eta enplegua sortzen laguntzea zerbitzu publikoen eta politika sozialen defentsatik abiatuta eta autogobernu zabalagoa eta hobea oinarri hartuta. Gaur onetsi den agiri hau datorren astelehenean, hilak 31, EAJ-PNVren Aberri Batzarrak egingo duen bilerara eramango da, EAJ-PNVren erakunde gorenak onets dezan. Barne erakunde hori da halako akordioak behin betiko onartzeko eskuduntza duena. Bilera 19:00etan hasiko da.

Aberri Batzarrak hartu beharko duen azken erabakiaren zain, EAJ-PNVk bihar bertan Eusko Legebiltzarrean erregistratuko du Iñigo Urkulluren hautagaitza Lehendakarirako, irailaren 3rako jarri den inbestidura-bilkurara begira. Talde jeltzaleak Euskadiko Ganberan duen bozeramaileak egingo du, Joseba Egibarrek.

Interesatu Zaitez