Estatuko 3. fasearen behin betiko baldintzak ezagutu bitartean, Eusko Jaurlaritzak Euskadiren errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin aurrera egitea proposatu du
02Ekainak Eusko Jaurlaritzak bere proposamena bidali zion atzo Osasun Ministerioari, Euskadik, oro har, deskonfinamenduaren "hirugarren fasera" aurrera egin dezan, Iñigo Urkullu Lehendakaria bera buru duen "Bizi Berri" planaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren ustez, "Euskadik baldintza guztiak betetzen ditu, bai asistentziaren aldetik, bai epidemiologiaren aldetik", eta, horregatik, fasez pasatzea eskatu du, Euskadiko errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin.
Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta Gallartako Meatzaldea Ekoetxean egin den Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Osasun eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuek proposamenaren edukia azaldu dute.
EGOERA EPIDEMIOLOGIKOA ETA ASISTENTZIALA
Alde batetik, Nekane Murga sailburuak esan du ez dagoela aldaketarik asistentzia-gaitasunean, aurreko aldietan azaldutakoarekin alderatuta: "Euskadik pandemiaren unerik zailenean erakutsi du gai dela ospitaleko tentsioa bere gain hartzeko sareko lanari esker".
Bilakaera epidemiologikoari dagokionez, sailburuak adierazi du kasu berrien kopuruak behera egin duela, eta, pandemiarako Zaintza eta Kontrol Planari esker, kasu horien eta haien kontaktuen kudeaketa lasaia ahalbidetzen duela. Gainera, pandemiaren bilakaera ona ulertzeko beste parametro batzuk zehaztu ditu:
3. FASERA IGAROTZEKO NEURRIAK
Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza alde biko lanean ari da 2. fasetik 3. faserako bilakaeran. Estatuak lurralde guztietarako ezarriko dituen behin betiko baldintzak oraindik ezagutzen ez diren arren, Eusko Jaurlaritzak, sail bakoitzak egindako plangintza xehatuaren arabera, proposamen bat helarazi dio Espainiako Gobernuari, Euskadiko errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin.
Eusko Jaurlaritzak deseskaladaren 3. fasean sartzeko proposatutako eta oraindik berresteko dauden neurriak
1. Mugikortasuna eta ordu-tarteak
2. Garraioa
% 100eko maiztasunak eta edukierak garraio publikoaren modalitate guztietan, nahitaezko maskararen erabilerarekin eta ausazko tenperatura kontrolak geltoki itxietan.
3. Ostalaritza, Turismoa, Elkarteak eta Merkataritza
4. Kultura-jarduerak, kirola eta aisialdia
5. Udalekuak
Haur eta gazteei zuzendutako eguneko aisialdiko jarduerak: % 50eko edukiera eta gehienez 80 lagun barruko espazioetan eta % 50eko edukiera eta gehienez 200 pertsona espazio irekietan (monitoreak barne).
Jarduerak gehienez 12 pertsonako taldeetan antolatuko dira, begiraleak barne.
DATU EGUNERATUAK
Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:
EGINDAKO PROBAK
Atzo 2.803 proba egin ziren guztira (1.802 PCR eta 1.101 test azkar).
BAIEZTATUTAKO KASUAK
POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA
Orain arte 1.543 pertsona hil dira guztira, atzo bi hildako gehiago erregistratu ziren. Gainera, 27 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino 2 gutxiago.