Izaskun Bilbao Barandicak, Europako diputatu jeltzaleak, gaur goizean Radio Euskadiren “Boulevard” saioari eskainitako elkarrizketan aldarrikatu du elkarlanaren balioa eta besteen “oposizio antzuaren” aurrean elkarlan honek izan dituen emaitza positiboak nabarmendu ditu. “Gure inguruan gertatzen ari denarekin alderatzeko aukera izaten ari naiz,eta harrotasuna sentitzen dut gure osasun sistemaren aldetik, arduradun politikoen eta euskal hiritargoaren aldetik Koronabirusaren aurrean ematen ari den erantzuna ikusita”, esan du. Era berean nabarmendu duenez, nagusitu den diskurtsoaren aurrean, Europak lau astetan pandemia honenn aurrean egin du lau urtetan 2008ko krisi finantzarioaren aurrean egin zuena baino gehiago”
Euskal diputatuari gaur goizean elkarrizketa egin diote Euroganberan aste honetan egiten ari diren bilkuraren nondik norakoak azal ditzan. Izan ere, elkarrizketa amaitutakoan irrati bidezko elkarrizketan azaldu diren gaiei buruzko telebozketa hastera zihoan. Europako Parlamentuak gaur goizean onartuko ditu krisi honi aurre egiteko orduan diputatuek babestuko dituzten neurriak.Izaskun Bilbaok nabarmendu du akordio nagusi bat dagoela suspertze plan bat hainbat bilioitako aurrekontu batekin babesteko, ondo finantzatuta eta bonoen jaulkipen batek babestua, Europako altxorraren bermearekin ehun mila milioi euro aurreikusten dituena Europa mailan langabeziari aurre egiteko. “Estatuen aldetik eman diren mezu negatiboak hartzen ari diren neurriak baino presenteago daude. Nik uste dut azken egunotako presioa gero eta handiagoa dela eta egiten ari garen debate guztiekin, Europako Batasuna indartuta irtengo da. Hiru bilioi euro jarriko direla esan dezakegu, Europako Batasunaren baitan orain arte gertatu ez den zerbait”.
Izaskun Bilbao Barandicak era berean balioetsi du Europan ematen ari den eztabaidan norabide aldaketa eman dela. “Eurobonoak behar ditugu enplegua berroneratzeko, baina baita gizarte ereduak aurrera egin dezan. 2008an, austeritate politikekin, ezinezkoa izan zen Europako eredu sozialarekin aurrea egitea. Gaur egun, naturaltasun osoz hitz egiten ari gara 100.000 milioi euro aurreikusten dituen Europako programa bat, SURE izenekoa, autonomoei eta langabetuei laguntzeko”.
Euskal eurodiputatuak era berean ekarri du gogora Europako erakundeak prestatzen ari diren suspertze plana,“Marshall plana” izenekoa, bi lehentasun nagusi izango dituena. Neurri guztiak bideratuko dira garapen jasangarrira, “Green deal” (akordio berdea) izenekoarekin ados, eta esparru digitalaren garapen erraldoia ikusiko dugu. “Joera horiek biak bertan geratzeko etorri dira”.
Amaitzeko, Izaskun Bilbao Barandikak nabarmendu du kontsentsua eta elkarlana beharko direla krisi honi aurre egingo bazaio. “Hiritargoak ez du ondo ikusten batzuk arduratuago egotea gobernuak eraisteaz arazoak konpontzeaz baino. Gauza batzuk egongo dira hobetu ahal direnak, baina argi eta garbi, oraingoa ez da oposizio lan antzua egiteko momenturik egokiena”. Ildo beretik gogoratu du bere posiziotik krisia kudeatzeko orduan Europako mekanismo ezberdinen alderaketa egiteko aukera duela eta harrotasuna aitortu du “Euskadiko osasun sistemarekin, arduradun politikoekin eta hiritargoarekin. Uste dut autoestimuaren parte hori, konfiantza eta alderdi positiboak baloratu behar direla egoera honetan”.