Aitor Estebanek Casadori erantzun dionez “Euskadik ez dauka Abiadura Handirik PPk eta PSOEk Euskadiko hiritarren beharrei erantzun ez dietelako”

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan bozeramaile jeltzaleak Casadoren adierazpenei gogor erantzun die, eta ildo beretik gogora ekarri duenez “EAJ hor egon ezik, Euskadi ez litzateke Madrilgo agendan agertu ere egingo”

Aitor Estebanek Casadori erantzun dionez “Euskadik ez dauka Abiadura Handirik PPk eta PSOEk Euskadiko hiritarren beharrei erantzun ez dietelako” 09Martxoak
2020
2020 MartxoaK 09 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“PPk nahi izan balu, duela 30 urte Euskadik Abiadura Handiko Trena izango zuen, beraiek eta PSOEkoak izan direlako aldi honetan boterean egon direnak. Baina besteen beharrei erantzun diete, ez dituzte Euskadiko hiritarren beharrak kontuan hartu eta ez dute Ardatz Atlantikoa lehenetsi”. Hitz horiekin erantzun die gaur Aitor Estebanek, `EAJ Madrilen benetan eraginkorra balitz Euskadik Abiadura Handia duela 30 urte izango zuen´ esanez Pablo Casadok egin dituen adierazpenei.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan Kongresuko bozeramaile jeltzaleak gaineratu duenez “Casadoren hitzek erakusten dutena da EAJ egon ezik euskal agenda ez dela Estatuko alderdien eginkizunetan agertzen. Argi dago beraiek ez direla bat ere arduratu”.

Apirilaren 5eko hauteskundeei begira egin diren inkestei eta hauteskundeetako emaitzei dagokienez, Estebanek esan du egoera politikoa “egonkor” ikusten duela eta konfiantza duela EAJ-PNVk lor dezakeen garaipenarekin, baina era berean nabarmendu duenez “azken minuturaino, boto guztiak behar dira” eta gogoratu du Euskadiko azken hauteskundeetan Eusko Legebiltzarreko gehiengo absolutua galdu zela 300 botorengatik. Euskadiko PPk Alfonso Alonsoren ordez Carlos Iturgaitz aukeratu izanaz galdetuta, Estebanek baieztatu du Casadoren alderdia (PP) mutur batetara joan dela. “Vox-i kopiatu dio diskurtsoa, nabarmen dago hori bozeramaileen jarreran, beren diskurtsoetan”, esan du bozeramaile jeltzaleak.

JUAN CARLOS I.AREN ONDASUNAK

Juan Carlos Erregearen aberastasunaz aldetuta, Estebanek “larri” jo du errege emerituak Suitzan eta beste paradisu fiskaletan kontu irregularrak izatea eta hori dena “argitzea” eskatu du. “Suitzako fiskaltza eta Espainiako Ustelkeriaren kontrako Fiskaltza mugitzen direnean, horrek esan nahi du zeozer dagoela betiko zurrumurruetatik harago,eta zailagoa dela ezkutatzen”, esan du Estebanek. Ildo beretik eta iragan astean iragarri zuen bezala, Euskal Taldeak Ikerketa Batzordea eratzeko proposamena babestuko du “eginkizun instituzionala probetxu pertsonalerako aprobetxatu ote duen ikusteko, hori oso larria izango litzatekeelako”, esan du Estebanek. Are gehiago, bere esanetan, erregearen bortxaezintasuna ez litzateke jarduera instituzionaletik kanpo ulertu behar, eta Konstituzioa aldatzearen aldeko agertu da zentzu horretan egokitzeko.

Interesatu Zaitez