Aitor Estebanek EH Bilduri egotzi dio Segurantza Sozialaren erregimen ekonomikoaren transferentzia “arriskutan jarri izana”, Espainiako Parlamentuko eztabaidara eramatean

Bozeramaile jeltzaleak baieztatu du bere ekimenarekin EH Bilduk “bere interes partidista herriaren aurrerapenaren gainetik jarri duela” eta eskuindarrekoei eman diela Estatutua eta bere betepen osoa kritikatzeko aukera, bai eta Toledoko Itunetik aldentzeko bidea ere

Aitor Estebanek EH Bilduri egotzi dio Segurantza Sozialaren erregimen ekonomikoaren transferentzia “arriskutan jarri izana”, Espainiako Parlamentuko eztabaidara eramatean  26Otsailak
2020
2020 OtsailaK 26 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euskal Taldeko bozeramaileak, EH Bilduri eskatu dio gaur “elektoralismoa egiteari uztea” pentsioen sistemaren iraunkortasuna eta pentsiodunen egoera moduko gai sentikorrarekin, eta egotzi die “auzitan eta arriskutan” jarri izana Segurantza Sozialaren erregimen ekonomikoa EAEra transferitzeko prozesua, gai hori Espainiako parlamentuan eztabaidara eramateagatik.

Osoko bilkuran hitz egiteko izan duen tartean, Estebanek baieztatu du EH Bildu behar ez den zalaparta eragiten ari dela Gernikako Estatutuan jasotzen den ekimena, Segurantza Sozialaren erregimen ekonomikoaren transferentzia, 18.2. artikuluan eta Aldi baterako Bosgarren Xedapenean ezarrita dagoena, auzitan jartzean. Horregatik esan du proposamena dela “arduragabekeria, arinkeria eta elektoralismo nahasketa bat”.

Estebanek aldeztu duenez “ Estatutuan jasota dagoen eskubidea ez da zertan Ganbera honetara bozketara ekarri behar”, eta baieztatu duenez ekimen horrekin “eskuindarrekoei ematen diete dagoeneko ondo bideratuta zegoen eztabaida eragozteko aukera”. Eztabaida, Estebanen esanetan, bide onean dago Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean transferentzien inguruan adostu duten akordioari esker;historian lehen aldiz, Espainiako gobernuak onartu egin baitu Estatutua puntu horretan ere bete beharra dagoela”. “Azkenean, egiten duten gauza bakarra da beren alderdikeria herriaren aurrerapenaren gainetik jartzea eta beren borroka partidista jartzen dute pentsioak hobetzeko prozesuaren gainetik, eta hori,-gaineratu du Estebanek- Toledoko Itunaren bidez egin beharko da”.
Zentzu honetan, EH Bilduri eskatu dio pentsioen etorkizunari buruzko jarrera eta kopuruak Toledoko Itunaren baitan azaltzea “hauteskundeetarako banderola ateratzen ibili beharrean”.

Amaitzeko eta EH Bilduk EAJk, PSOEk eta Unidas Podemos taldeak jatorrizko proposamenaren alternatiba gisa adostu zuten testuari ezetz esan ondoren, Euskal Taldeak bozketan abstentzioa ematea erabaki du.

Interesatu Zaitez