Euskal arrantza sektorea Madrilen defendatu duen talde bakarra EAJ-PNV izan da

Mutrikuko Berdel Egunean hautagai jeltzaleak euskal arrantzaleei babesa eskaini die, eta gure gizartearen kohesioaren alde sektoreak duen “funtsezko” eginkizuna azpimarratu du.

Euskal arrantza sektorea Madrilen defendatu duen talde bakarra EAJ-PNV izan da 06Apirilak
2019
2019 ApirilaK 06 |
Berria

PARTEKATU

Joseba Agirretxea, egungo diputatua Diputatuen Kongresuan eta datozen hauteskundeetan EAJ-PNVrenhautagaia izango dena, Mutrikun izan da gaur, arrantzale euskaldunei eta sektoreko profesionalei babes osoa eta defentsa eskaintzen. “Funtsezko eginkizuna egiten dute lurraldeko kohesioari dagokionez eta gure herriaren identitatearen parte dira”, esan du. Euskal arrantza sektorearekin zerikusia duen aspektu guztietan Madrilgo Euskal Taldeak egindako lana “giltza eta erabakigarria” izan dela ziurtatu du. “Arrantzaleen interesen ardura eta defentsa egin duen talde bakarra izan gara gu”, esan du Kongresurako hautagai jeltzaleak. “Eta dudarik ez izan, bide horretan jarraituko dugu aurrerantzean ere”, gehitu du.

​Berdel Egunean Mutrikura, Gipuzkoako herri arrantzalera egindako bisitan Joseba Agirretxearekin batera izan da Maribel Vaquero, EAJ-PNVko hautagaia Senaturako. Euskal arrantza sektore ekonomikoa baino gehiago dela azpimarratu dute biek. “Haratago doa”, esan du Agirretxea hautagai jeltzaleak eta garrantzitsutzat jo du Euskadin, arrantza tradizio handiko herrian, sektoreak duen “balio kulturala eta soziala”. Halaber, arrantzaren eta euskal zein gipuzkoar kostaldearen aldeko defentsa “estuki lotuta” daudela esan du. “Orain arte bezala, eta beste inork egin ez bezala, daukaguna defendatzen eta dagokiguna aldarrikatzen jarraituko dugu Madrilen”, esan du Agirretxeak, eta defendatu du “Euskadik Bruselan ahots propioa izatea, bertan erabakitzen direlako arrantza politikak”.

Interesatu Zaitez