Rocadragón Euskadin dago eta Gaztelugatxeko Doniene dauka izena

Joan den uztailean, Tronuen Jokoa izeneko telesailaren zazpigarren denboraldia estreinatu zen eta denboraldi horretako 1. kapituluari Rocadragón izena eman diote, zerbait garrantzizkoa gertatuko omen den leku batengatik. Leku hori, pantailan, Mendebaldean dago, baina egiazko bizitzan askoz ere hurbilago daukagu: Gaztelugatxeko Doniene da, Bermeon (Bizkaia).

Rocadragón Euskadin dago eta Gaztelugatxeko Doniene dauka izena 15Uztailak
2017
2017 UztailaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Telesailean ez da baseliza ikusten, jauregi bat baizik, baina gailurreraino iristen den goranzko bide ikaragarria antzematen da. 200 maila baino gehiago igo behar dira eliza txikira heltzeko eta, bertan, tradizioari jarraiki, bisitariak hirutan jo behar du kanpaia. Lekua hain da berezia, ezen telefonoa aldean daramaten bidaiari ia-ia gehienek argazkia ateratzen duten bertan.

Interesatu Zaitez