EBBko presidente Andoni Ortuzar harro agertu da EAJ-PNVko burukideek eta Eusko Jaurlaritzako Ejertzitoko buruek 80 urte bete dituen gertakizunean egindakoaz
Gaur goizean Sabin Etxean aurkeztu dute “El otro Pacto de Santoña” izenburuko liburua, Catarata editorialak argitaratua. Iñaki Anasagasti eta Koldo San Sebastian egileek esan dute “pendiente” zegoen egitekoa zela “batzuek Santoñako ituna EAJ-PNVk Errepublikako Gobernuari eginiko traizio jotzen zutelako, gauzak hala gertatu ez ziren arren”. EBBko presidente Antoni Ortuzarrek ekitaldi hasierako hitzak esan ditu eta esan du liburu honek justizia egiten duela EAJ-PNVko burukideen eta Euskal Ejertzitoko buruen jarrerarekin “une oro beren gudarien ondoan eta beren aberriaren zerbitzura egon zirelako”. Ortuzarrek aipamen berezia eskaini die Ramon Azkueri, Florencio Marquiegiri eta Juan Ajuriaguerrari “hiru hauek ekarri nahi izan ditut gogora aintzatespen hau zor zaielako”.
Anasagastiren esanetan “Luze eta zabal, baina oso txarto idatzi izan da Guda Zibilak Euskadin izan zuen amaieraz eta EAJ Italiako indar militarrekin hitzartzera eraman zuten arrazoiez, galdutzat ematen zen gerrarekin amaitzeko. Gerra galdutzat jotzen zen, bai, bereziki Errepublikako Gobernuak Euskadira bidali behar zituen hegazkinak eta armak sekula heldu ez zirelako. EAJk italiarrekin hitzartu zuen, gerra galduta zegoela ikusita, heriotza eta biktima gehiago saihestu nahi izan zituelako eta, horrez gain, Espainiako altxamenduko indarren aurrean errenditu nahi ez zuelako” esan du ordezkari jeltzaleak. “Liburu honek argi eta garbi azaldu nahi du Euskadin egin zen kanpaina toxiko hura lur hau suntsituta eta industria guztia apurtuta zegoela ikusirik, herrialdetik kanpo borrokatzen jarraitzea eskatu zitzaielako armarik gabe eta, gainera, itsasoko blokeoari aurre egin behar izatearekin batera. Liburuak indarrik gabe utzi nahi ditu 80. urteurren honetan hainbat sasi-historialari batzuek esan nahiko dituzten gezurrak” ohartarazi du.
“Esan dezakegu txerto moduko liburua dela” azaldu du Anasagastik, esandako efemeridearen kariaz “traizio izan zelako hura errepikatzea gerta daitekeelako”. “Itun haren arrakasta aldarrikatu behar da eta Euzko Alderdi Jeltzaleak beste alderdi politikoekin akordio batetara iristeko orduan izan zuen ikuskera goraipatu behar da Euskadik galdua zuen gudan heriotza gehiago gertatzea saihestea lortu zuelako”.