Uxue Barkos: "Nafarroak ez zuen sekula Euro-erregioa utzi behar, erantzukizun argia dago honetan"

Nafarroako Gobernuko presidente Uxue Barkosek Foru Erkidegoa Akitaniak eta Euskadik jada osatzen duten Euro-erregiora sartzeak dakartzan "aukerak" baloratu eta azpimarratu ditu. Bere esanetan Nafarroak ez zuen elkarte hori sekula utzi behar.

Uxue Barkos: 01Martxoak
2017
2017 MartxoaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Geroa Baik Foru Parlamentuan gai honen inguruan egin duen galderari erantzuteko, Barkos tamaldu da  Nafarroa Euro-erregioan izan ez den urte hauetan guztietan "sortu behar ziren aukera galduengatik" ."Aukera galduak izan dira eta erantzukizun politiko argia dute" baieztatu du.

Foru Exekutiboko buruarentzat Nafarroa Euro-erregioan sartu izana "zedarri garrantzitsua" izan da, azken garai honetan landu den eta geroan "Nafarroaren interes orokorraren alde, bere garapen sozioekonomikoaren mesedetan eta integrazio handiarekin, indar ,gaitasun eta  Europara begirako anbizio handiarekin" landuko den "inflexio puntua", hain zuzen.

Interesatu Zaitez