Izaskun Bilbaok erregea animatu du Espainian ere bere "batasun" kontzeptua berraztertzera

EAJ-PNVren eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandikak deitoratu duenez Felipe VI.ak Europar Legebiltzarrean egin duen diskurtsoan behin eta berriz aipatu dela Espainiaren aldetik Europar Batasunaren alde egin nahi dela baina bere erresumak " Espainiaren Batasun banaezinaren " kontzeptupean dituen lurralde arazoak aipatu gabe.

Izaskun Bilbaok erregea animatu du Espainian ere bere 07Urriak
2015
2015 UrriaK 07 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

“Batasuna, europar egitasmoaren oinarrian dagoen aniztasunaren batura, esan du ALDE taldeko presidente ordeak, parte ezberdinen arteko atxikimendu askean oinarritzen da, irekia eta demokratikoa da. Batasun banaezina, bereziki indar armatuen eraginez bermatzen baldin bada, antidemokratikoa eta zaharkitua da. Konstituzioari egin beharreko aldarazpena hortik hasi beharra dago”.

Izaskun Bilbao Barandicak gogoratu du kontzeptu hori berori Urkullu lehendakariak azpimarratu zuela Euskadin politika orokorrari buruz eman zuen diskurtsoan, eta Espainiaren aldetik jaso den erantzun bakarra izan da Espainiaren nazio aniztasuna aitortzeko beldurra eta egoera horri irtenbide demokratiko eta modernoa emateari eman zaion ezetza. IKuspuntu horretatik, esan du Bilbao Barandicak,eta begirune instituzionalik gorenenarekin, diskurtso ausartagoa eta modernoagoa nahiko nukeen,topiko gutxiagorekin, eta Espainiak dituen lurralde arazoei irtenbide europar,moderno eta demokratikoa eskainiz. Mesede eskasa egingo dio europar egitasmoari, etxe barruan halako arazoak dituenak".

Euskal eurodiputatuak era berean deitoratu du Felipe VI.aren diskurtsoan Espainia aipatu dela bake eta adiskidetzerako esparru gisa, eta ez dela hitz erdirik esan Espainian oraindik burutu gabe dagoen bake eta adiskidetze egitasmoaz, Euskadikoaz alegia.

 

Interesatu Zaitez