Athletic-ek Superkopa lortu du aurten, 31 urtetan titulurik eskuratu gabe egon ondoren

Zuri-gorriek Superkopa eskuratu zuten abuztuaren 17an, San Mames futbol zelaian Bartzelonako taldeari joaneko partidan 4-0 emaitzarekin irabazi ondoren eta Camp Nou zelaian berdinketan geratu ondoren. Bizkaiko lehoiek beren lehen txapelketa lortu dute hiru hamarkadaren buruan.

Athletic-ek Superkopa lortu du aurten, 31 urtetan titulurik eskuratu gabe egon ondoren 01Irailak
2015
2015 IrailaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Bilboko Athletic Klub taldeak iragan abuztuaren 17an lortu zuen titulu berria, 31 urtetan titulurik lortu gabe egon ondoren. Aurtengoa lortu du Bilboko taldeak Bartzelonari Camp Nou zelaian berdinketa lortuta, hasierako partidan irabazi zuelarik. Zuri gorrientzat ez da batere erraza izan, Liga, Kopa eta Champions-eko txapeldunaren kontra egin behar izan dutelako eta bi hilabete eta erdi lehenago Kopako Finalean Bartzelonaren aldetik zartako gogorra jaso ondoren.

Oraingoan bai irabazi dute Bilbokoek. San Mamesen ospatu zen joaneko partidan 4-0 emaitzarekin irabazi zuten Mikel San Joséren golarekin eta Aritz Aduriz-en hattick-arekin. Athletic gainditzeko zaila izango zen abantailarekin kokatu zen, baina Barsa taldearekin ezin da gehiegi lasaitu. Bigarren partidan, Camp Nou izenekoan ospatu zen hartan, lehoiek beren indar eta kemen guztia erakutsi zuten eta tinko  jokatu  eta bateko berdinketa lortu zuten. Emaitza horrekin Athletic –ek garaipena eta Superkopa  ekarri zituen Bizkaira  eta Euskadira.

Milaka futbolzale zuri gorri elkartu ziren hurrengo egunean Bilbon egin ziren ospakizunetara. Jokalari zuri gorriei supertxapeldunei egiten zaizkien harrera egin zieten. Bideo honetan ikus dezakezue zurigorrien familian bizi izan zen giro aparta islatzen duen laburpena :.

Interesatu Zaitez