Maruri-Jatabek eliza ingurua aisiarako gunearekin bateratu du

Maruri-Jatabeko Udalak lan batzuk egin ditu herriko sarbideak eta azpiegiturak hobetzeko. Lan hauen artean dago eliza eta Erdigune auzoa hainbat udal zerbitzu bateratzen dituen gunearekin lotzeko egin den oinezko bidea. Erdigune honetan daude, besteak beste, herriko aisi eta kirol instalazioak.

Maruri-Jatabek eliza ingurua aisiarako gunearekin bateratu du 01Uztailak
2015
2015 UztailaK 01 |
Bizkaia

PARTEKATU

Oinezko bide honekin, herritarrak gune bien artean mugitzeko modu errazagoa eta zuzenagoa izango dute, orain arte, zerbitzu gunera joan ahal izateko, oinezkoek Mungia-Plentzia foru errepiderainoko bidetik jaitsi behar zutelako, hau da, oraingoa baino askoz bide luzeagoa egin behar zuten.

Hori dela eta, bide honek sarbidea erraztuko die eliza inguruan bizi diren jatabetarrei eta une honetan herrigune horretan eraikitzen ari diren etxebizitzetan biziko direnei. Oinezko bide hau irekita dago, jada, eta oinezkoak Maruri-Jatabeko zerbitzu eta azpiegiturak bateratu dituen gunera eramaten ditu, hau da, udal igeritokietara, Kultur Kirol erabilera anitzeko eraikinera, berdegunera eta medikuaren kontsultategira.

Egin den beste lana izan da Utxondo zubian egin dena. Maruri-Jatabeko Udalak azpiegitura hau konpontzeari ekin dio, ezkerreko alderdia hondatuta zegoelako bertatik igarotzen den uragatik eta denborak berez ekartzen duen narriatzeagatik. URA, Uraren Euskal Agentziak, baimena eman du Udalak erorita zegoen zubi zatia eraiki zezan.

Baina, horiek ez dira Uribe-Butroiko udalerrian sarbideetan egin diren lan bakarrak. Udalak Lora-Mendi jatetxe inguruan dauden etxebizitzetarako sarbidea ere konpondu du, Gorlizerako doan foru errepidetik hasita.

Interesatu Zaitez