Andoni Gago boxeolariak estatu mailako gerrikoari eutsi dio, eta Peio Bilbaok Tour de Beauce saria irabazi du

Andoni Gago Bilboko boxeolariak luma pisuko txapelduna izatea lortu du hamargarren borrokaldian Madrilgo Sergio "Sugar" Romerori irabaziz. Beste alde batetik, Peio Bilbao txirrindularia Quebec-eko lasterketako irabazle bihurtu da.

Argazkiak: Deia eta Caja Rural-Seguros RGA 22Ekainak
2015
2015 EkainaK 22 |
EBB

PARTEKATU

Boxeo borrokaldia La Casilla pabilioian egin zen, giro paregabean, borroka gogorrean eta Gagok bere etxekoen aurrean borrokaren nagusi eginez. Garaipen berria izan da Andoni Gagorentzat, eta zalantzarik gabe Europako ateak irekiko dizkio. Une benetan gozoa boxeolari gisa egiten ari den ibilbidean.

Caja Rural taldeko Peio Bilbao txirrindulariak, beste alde batetik, Tour de Beauce delakoa irabazi du, Quebec-en 2.2. kategorian ospatzen den lasterketa. Azken etapan, berriz,bigarren geratu da.

Interesatu Zaitez