Izaskun Bilbaok Bruselan gogoratu du berdintasunaren aldeko lana pertsona bakoitzarengan hasten dela

EAJ-PNVren eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandicak Bruselan gogoratu du berdintasunaren aldeko borroka hasten dela nork bere erantzukizunak bereganatzearekin.

Izaskun Bilbaok Bruselan gogoratu du berdintasunaren aldeko lana pertsona bakoitzarengan hasten dela 04Martxoak
2015
2015 MartxoaK 04 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

"Gizarte aurreratuetan, desberdintasuna moduko arazoen aurrean erakundeei eskatzen dizkiegu erantzunak, eta maila horretan egon badaude hobeto egin daitezkeen gauzak; baina benetako aldaketa, aldaketarik sakonena, benetan gauzak aldatuko dituena, berdintasunera eramango gaituena, pertsona bakoitzak eman dezakeen urratsarekin hasten da" .

Izaskun Bilbao Barandicak hausnarketa hau egin du europar kazetarien elkargoak emakumearen egunaren kariaz antolatu duen jardunaldian. Euskal eurodiputatuak jardunaldian parte hartu du euroganberak datorren asteko osoko bilkuran eztabaidatuko duen txostenaren egile den heinean.

Bere hitzaldian, Eusko Legebiltzarreko presidente andre ohiak esan du ez dituela entzuleak "bonbardatuko" "soberan ezagunak diren datu eta estatistikekin", eta Oinarrizko Eskubideen Europar Agentziak eginiko azterketa jarri du adibide gisa. Duela urte bete erakunde honek argitaratu zuen 62 milioi europar emakumek aitortu dutela genero bortxakeria kasuren baten biktima izan direla eta bederatzi milioitik gora emakumek jasan dutela bortxaketa, salatzera heren bat soilik iritsi den arren".

Komunikabideetako profesionalen aurrean, Bilbao Barandicak azaldu du beraiek berdintasunaren alde egin dezaketen lana. "Gaur egun berdintasunaren ikuspuntutik guztiz etsigarriak diren egunkarietako lehen orrialdeen analisia" planteatu ondoren eta lehenagokoetan helburu horrekin egin diren ariketekin alderatu ondoren azpimarratu duenez "errealitatea ibilbide horretan islatu bezain gordina izateaz gain, ezer gutxi egiten dugu egoera hori aldatzeko".

Interesatu Zaitez