Europar Batasunaren baitan altura eta baxurako ontzidien interesak berdin defendatzea eskatu dio Euzko Abertzaleak taldeak Espainiar Gobernuari

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldean Arrantza gaietarako bozeramaileak, Espainiar Gobernuari eskatu dio Europar Batasunaren barruan altura eta baxurako ontzidien interesak berdin defendatzea.

Europar Batasunaren baitan altura eta baxurako ontzidien interesak  berdin defendatzea eskatu dio Euzko Abertzaleak taldeak  Espainiar Gobernuari 19Abenduak
2014
2014 AbenduaK 19 |
Kongresua

PARTEKATU

Atzo arratsaldean, azken orduan, Arrantza Idazkari Nagusiaren agerraldiaren kariaz, Agirretxeak salatu zuen Espainiar Gobernuak  Europar Batasunaren barruan adostu den kuoten banaketaren aurrean baxurako ontzidiarekiko erakutsi duen "sentsibilitate eskasa". Agirretxeak baieztatu zuenez "antxoa alde batera utzita, baxurako ontzidia oso kaltetuta irten da", eta berdela gogoan esan zuenez "euskal ontzidiaren helburu garrantzitsua" da , beste aukerak galdu dutenentzako "irtenbidea" izaten delako.

Dena dela, "nahiko pozik" agertu zen alturako ontzidiarentzat lortutako emaitzarekin, bereziki legatzaren kasuan " beste espezieak, oilarra edo zapoa, hain ondo irten ez diren arren".

Amaitzeko, Euzko Abertzaleak taldeko diputatua nazioarteko uretan ari diren itsasontziez eta hain zuzen ere beste herrialde batzuetan ari diren itsasontziekin egin berri den erregistroaz aritu zen.; Agirretxeak baieztatu zuen Erregistro horretan ez direla sei atunontzi agertzen eta zergatiak eskatu zizkion Arrantza Idazkari Nagusiari.

Interesatu Zaitez