Iñigo Urkullu lehendakariak eta Queretaroko Estatuko (Mexiko) gobernatzaile Jose Eduardo Cazadak memorandum bat sinatu dute Eusko Jaurlaritzaren eta Queretaroko Gobernuaren arteko harremanak sendotzeko.
28Urriak Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak arlo horietan sakontzeko asmo irmoa duela. «Queretaroren eta Euskadiren arteko aliantza sinatuko dugu gaur», adierazi du. «Duela hainbat urtetik ari gara lankidetzan, zenbait proiekturen bidez. Gaur, lankidetzak indar handiagoa hartuko du, etorkizunean ibiliko dugun bidea zehaztu dugulako. Hala, aurretik egindakoa sendotuko dugu, eta etorkizuneko aukera berriak sortuko ditugu», gehitu du. Lehendakariak, gainera, azpimarratu du Queretaro eskualdeak lehentasuna duela Basque Country estrategian eta, hitzarmen honen bidez, Euskadik beste pauso bat eman duela nazioartekotzean. Gainera, Mexikon erreferentzia eta Europarako sarbide gisa aurkeztu dute.
Urkullu lehendakariak Mexikora egindako bidaian, Queretaroko Gobernuaren egoitzan sinatu duen hitzarmenak sei lankidetza arlo ezarri ditu:
Queretaro Estatuko gobernatzailearekin izandako bilera eta hitzarmenaren sinadura lehendakariak Mexikora egin duen bidaia ofizialaren lehen topaketa politikoa izan da. Horren aurretik, Mexikoko hiru estatutan egoitzak dituzten Euskadiko 40 enpresa inguruko ordezkariekin bildu da, eta Mondragon-UCO Unibertsitatea inauguratu du.
Bestalde, lehendakariak Aernnovak Queretaron dituen instalazioak bisitatuko ditu eta Mexico Business Summit nazioarteko negozio-biltzarrera joango da. Azken horretan, hitzaldi bat emango du Mexikoko beste gobernadore batzuekin.