Udalak Munduko Saskibaloi txapelketak dirauen bitartean bi orduz luzatu du tabernak ixteko ordutegia

Ordutegi hau zabaltzeak herri-bidean jarrita dauden terrazei ere eragingo die, hauek goizeko 4:00etara arte zabalik egon ahal izango direlarik

Udalak Munduko Saskibaloi txapelketak dirauen bitartean bi orduz luzatu du tabernak ixteko ordutegia 25Abuztuak
2014
2014 AbuztuaK 25 |
Berria

PARTEKATU

Sestaoko Udalak ostalaritza establezimenduak ixteko ordutegia 2 orduz luzatzea erabaki du abuztuaren 29 eta 30ean eta irailaren 5, 6, 12 eta 13an Munduko Saskibaloi txapelketa ospatzen dela eta.

Aldaketa honekin 1. Taldearen barruan dauden lokalak zabalik egon ahal izango dira aipatutako egunetan goizeko 3:00etara arte, 2. Taldeko lokalak 5:00etara arte, 3. Taldeko lokalak goizeko 7:30etara arte eta 4. Taldeko lokalak goizeko 8:30etara arte. Ordutegi hau zabaltzeak herri-bidean jarrita dauden terrazei ere eragingo die, hauek goizeko 4:00etara arte zabalik egon ahal izango direlarik.

Interesatu Zaitez