Olabarriak "zehaztapen gehiago eta ideologia gutxiago" eskatu du Segurtasun Nazionalari buruzko txostenean

Emilio Olabarria, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzalearen aldetik Barne gaietarako bozeramaileak "zehaztapen kontzeptual gehiago eta ideologia gutxiago" eskatu du, gaurkoan Espainiar Gobernuak Diputatuen Kongresuko Batzorde Konstituzionalean Segurtasun Nazionalari buruz aurkeztu duen txostenean.

Olabarriak 16Uztailak
2014
2014 UztailaK 16 |
Berria

PARTEKATU

Olabarriak salatu duenez agiria "hausnarketa anbiguoz eta juridikoki seguruak ez diren kontzeptuez beteta dago, ETAri buruzko erreferentzien kasua, beste batzuen artean" eta arlo honetan " azalpen argiagoak" ematea eskatu du.

Zentzu berean EAJ-PNVko diputatuak bere buruari galdetu dio "Zer esan nahi dute agirian ETAk eragile politiko gisa betikotzeko duen asmoa +Espainiar estatuak dituen arriskuetako bat+ dela esatean?". "ETA ez da erakunde politikoa, ez da izango beraiek ari direla ETAri izaera politikoa ematen?" galdetu du Olabarriak.

Gai honen inguruan ere, Olabarriak zera iragarri du "ETAren erreferentzia hori Auzitegi Konstituzionalak legalizatu dituen alderdiei buruz egiten baldin bada, hausnarketa ausartegi eta arriskutsuaren aurrean aurkitzen gara".

Interesatu Zaitez