“La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)”, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariari buruzko azken lana

Gaur eguerdian, Euskadiko Artxibo Historikoan, Iñigo Urkullu lehendakariak Jose Antonio Agirre Lekube Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariari buruz gaur artean egin den azken ikerlana aurkeztu du.

“La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)”, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariari buruzko azken lana 26Maiatzak
2014
2014 MaiatzaK 26 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta José Antonio Rodríguez Ranz historialariek egin eta Tecnos etxeak argitaraturik, liburua AL 50  Agirre Lehendakaria  batzordeak 2010ean haren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu zituen jardueren burutzea  da

José Antonio Agirre, seguruenez, XX. mendeko euskal politikaririk karismatikoena eta ospe eta  eragin handikoena izan zen. Orain, La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960) liburuan egileek,  hamar urteko lanaren eta hainbat eta hainbat artxibotan egindako  kontsulten emaitza den ikerlan baten ondoren, Lehendakariaren biografia politikoaren azterketa sakon eta zehatz bat egin dute, bizi izan zuen testuinguru politiko bereziaren barruan kokatuz. Ildo horretatik, bada,  haiek diote ezen “Agirre bilakatu zela ikur nabari bat: itsasargi bat tunel frankistako iluntasunean”.

Liburuaren 700 bat orrialdeetan zehar egileek azaltzen dute “ez dagoela  euskal historia garaikidearen zati handi bat ulertzerik Jose Antonio Agirreren bizitza politikoa ezagutu ezean”. Eta  erantsi dute, Lehendakariarentzat “politika ez zela besterik gabeko lanbide huts bat, aldi baterako zeregin bat hasiera eta amaiera zehatzak  dituen horietakoa”.

Lehenago adierazi dugun bezala, liburu hori argitaratuz, bukaera ematen zaie  AL50 Batzordeak 2010ean, Agirre lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena ospatzea xede, abian ipini zuen egitarauan jasotako lan eta jarduera guztiei.  Batzorde horretan Lehendakariaren jarduera politikoari eta pertsonalari lotutako erakunde guztiak egon ziren ordezkaturik, baita haren senideak eta  jarduera politikoa berarekin partekatu zuten beste pertsona batzuk ere. Sabino Arana Fundazioaren ardura izan zen, Batzordean erabaki eta egitarauratutako jarduera guztiak koordinatzea. Horietako batzuk gogoratzen hasita, aipatu daitezke, besteak beste, abian ipintzea www.lehendakariagirre.eu web-orria, zeinetan material ugari sartu baitzen: liburuak, hitzaldiak, argazkiak; Lehendakaritzan familiari Gernikako Arbolaren Gurutzea domina emateko ekitaldia; “Agirre lehendakaria eta berak izan dituen gobernuak” erakusketa ibiltariaren antolaketa; Donostian egin ohi diren EHUren Udako Ikastaroak; New Yorkeko Columbia Unibertsitatean Agirreri egindako gorazarrea; Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren zenbaki bereziaren argitarapena, bai eta Lehendakariaren jatorrizko egunkariena facsimilean, etab. Zirraragarriak  izan ziren, halaber, “Zin Dagit”  zin-egite ekitaldiaren antzezpena,  zein Gernikan antzeztu baitzen 2010eko urriaren 7an, eta haren oroimenez egin ziren eliz ospakizun biak: Begoñako basilikan, bata,  han ezkondu  baitzen Mari Zabalarekin 1933an, eta Donibane Lohitzuneko meza, bestea, 1960ko martxoaren 25ean herri horretan egin zen hileta gogoratuz.

Interesatu Zaitez