Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak Deustuko Unibertsitateko Jean Monnet bikaintasun zentroan azaldu du europar egitasmoari bere hasierako dimentsio sozial eta federala bueltatu behar zaiola. "Europa batua behar da aniztasun guztia barnean hartuko duena, egiazko ekonomiara eta gizarte kohesiora bideratutako suspertze politikarekin, gardenagoa eta partehartzaileagoa, lidergo sendoarekin,krisiari konponbideak bilatzeko eta planteatzen diren erronkei aurre egiteko, arazo eta erronka hauek izaera globalekoak baitira".
24Martxoak Euskal eurodiputatua Bilbon izan da gaur Deustuko Unibertsitateak legegintzaldi honetan europar erakundeek abian jarri duten eraberritze instituzionalari buruzko hausnarketa egiteko antolatu duen mintegian. Bilbao Barandicak bere hausnarketa egin du europar erakundeen integrazio eta zilegitasun demokratiko handiagoa ekar dezaketen giltzarrien inguruan.
Euskal eurodiputatuak integrazio honen beharra azpimarratu du baina,aldi berean, Europa batuagora eta zilegitasun demokratiko handiagora eraman behar duten norabide aldaketak ere azaldu ditu. Deitoratu egin du gaur egun ez dela oso ondo ikusia Europa defendatzea " Europak, bere austeritate neurriak direla medio, pertsonak ahaztu dituelako, estatu kide asko direlako Bruselak proposatzen dituen neurrien gogortasuna kritikatzen dutenak, hauetako asko estatu kide bakoitzean eginiko hutsegiteen fruitu diren arren, eta ezjakintasun handia dagoelako europar erakundeek garatzen dituzten eskuduntza,funtzio eta lanen inguruan".
Galdutako prestigioa berreskuratzeko orduan, Bilbao Barandicak lehenengo eta behin planteatu du Europaren jarduera instituzionala pertsonei begira bideratzea, Europako politiken eragile aktibo diren aldetik eta "Demokrazia eta eraginkortasuna" helburu. Aldi berean pertsonak aurkeztu ditu "eredu soziala indartuko duten politiken subjektu gisa", pertsonarik gabe "hazkunderik adimentsurik ez baitago". "Urkullu lehendakariak berak esan zuen gisara, bankuak erreskatatzeko jarri zen indar berbera jarri behar da orain pertsonak erreskatatzeko orduan".
Bigarrenez, gobernu barruko prozesuei garrantzia kentzearen aldeko agertu da, Europako erabaki esparruen alde, Europako Batzordearen funtzioa birplanteatuz. Zentzu honetan faktore giltzarri jo du " estatu kideen aurrean,Batzordeak botere eta independentzia finantzario handiagoa izatea, oraingo legealdian gobernu ekonomikoan eta gainbegiratze finantzarioan bizi izan diren aurrerapenetan sakontzeko eta egiazko Europar lidergoa eraikitzea erronka handiei aurre egiteko gai izango dena, besteak beste Europar ekonomiak kanpoko herrialdeetatik pairatzen duen dumpin soziala eta izaera orokorreko arazoak, hau da, jasangarritasuna eta beroketa globala,besteak beste" .
Amaitzeko, batasun hau eraikitzeko orduan aniztasun guztiak integratzearen aldeko agertu da eta Europar arbitrajearen aldeko apustua adierazi du gaur egun estatu kideen barruan dauden lurralde arazoak konpontzeko, jatorri sozio politiko,ekonomiko eta kulturalak dituztelarik, arazo hauek elkarrizketa eta negoziaketa bidez baino ezin baitira konpondu. Zentzu honetan azpimarratu ditu Eskozia,Catalunya, Flandria eta Euskadiko kasuak, bakoitzak baititu bere berezitasunak baina denek dute " izaera ekonomiko,kultural eta sozial argia, eta kasu batzuetan arazo handiak dituzte izaera hori osatzen duten Estatu kide barruan Europar eraikuntza bidean islatzeko". Bide horretan aurrera egiteko, euskal kasuaren inguruan esan du berehala martxan jartzeko neurrien artean dagoela gure gainbegiratze finantzarioko eta gobernu ekonomikoko bilduma legegileak onartu ostean gure autogobernu berezitasunak osorik integratzea, beste europar estatuetan dauden errealitateen antzeko hauteskunde barrutiak, euskararen aitortza eta Europaren inplikazioa Euskadiko baketze prozesuan, Irlandan bizi izan zen baketze prozesuaren parekoa".