Esteban: “Juan Carlos Borbónek ez du Espainiar estatuaren egiazko egoera ikusten, hau da, Estatu baten barruan nazio batzuk daudela”

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak aditzera eman duenez "Espainiako erregearen mezuak argi utzi du Juan Carlos Borbonek oraindik Espainiako Estatuaren egiazko egoera ikusi gabe dagoela, eta egoera hori da Estatu baten barruan nazio batzuk daudela".

Esteban: “Juan Carlos  Borbónek ez du Espainiar estatuaren egiazko egoera ikusten, hau da,  Estatu baten barruan nazio batzuk daudela” 25Abenduak
2013
2013 AbenduaK 25 |
Berria

PARTEKATU

Estebanen esanetan Espainiako erregeak bere burua eskaini du "bizikidetza arazo batzuk konpontzeko bitartekari gisa, baina Catalunyako kasuan bitartekari izateko gonbidapen hori berandu heldu da. Espainiar Estatuko buruak ez du lan hori egin aukera izan duenean, eta aukera ugari izan dira, denak alferrik galdu direnak".

EAJ-PNVk Bilbon duen egoitzan eskaini zituen adierazpenetan, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gaineratu zuenez "Espainiako erregeak alderdi politikoei luzatu die Espainiar estatuko sentsibilitate ezberdinen arteko harremanak berriztatzeko eta eguneratzeko gonbidapena, eta hori esan zuen Catalunya gogoan. EAJren aldetik behintzat ez dugu onartuko Konstituzioa "Gatopardoaren" erara aldaraztea, hau da, kanpotik aldatzea, barrukoa betikoa izan dadin".

Aitor Estebanen ustetan  Espainiako erregeak Euskadiz ahaztu da "harreman eta bizikidetza arauak berriztatzea hurkoarekiko eskuzabaltasunez eta ulermenez egiteko gonbidapena egiten du,baina eskuzabaltasun hori berori Estatuko erakundeei eskatu ahal zizkien euskal gatazkaren amaierari aurre egiteko orduan. Euskadik bortxazko prozesuaren eta erakunde terroristaren amaieran dagoen arren, Espainiako erregeak Mariano Rajoyren Gobernuari eskuzabaltasun hori eskatzeko aukera galdu du, azken honek ez du urratsik eman espetxe politikan, eta oraingo legeriak ahalbidetzen dituen lege malguen artetik bat ere ez du  hartu".

Amaitzeko azpimarratu duenez, Juan Carlos Borbonek "gardentasun eta eredugarritasun konpromisoaz hitz egiten du, eta hori ere berandu iritsi da. Urte asko izan ditu gardentasun eta eredugarritasun hori praktikatzeko, Gardentasun legearen tramiteari itxaron gabe. Alderdi batzuek ez zuten  nahi Erregeren Familia gardentasun lege honen menpe egotea baina azkenean egongo da . Era berean, faltan bota dugu justizia denontzat berdina delako adierazpena. Ondo egongo zatekeen aurte ere  adierazpen hori errepikatzea".

Interesatu Zaitez