Ximun Haran, EAJ-PNVren Ipar Buru Batzarreko presidente ohia zendu da

Alderdikide jeltzale historikoa, euskal kulturaren aitzindaria eta 1990 eta 1996 urte bitartean Ipar Buru Batzarreko presidente izan zena, gaur zendu da Louhossoa-n 85 urte zituela. Pilotaria izan zen eta farmazia gizona ogibidez, Haran Lapurdiko Arrangoitzen jaio zen 1928 urtean .

Ximun Haran, EAJ-PNVren Ipar Buru Batzarreko presidente ohia zendu da 09Abenduak
2013
2013 AbenduaK 09 |
Berria

PARTEKATU

Haranek  hainbat ekimenetan  hartu zuen parte. Bordelen farmazia ikasketak egin zituen eta politikan sartu zen. Ipar Buru Batzarreko presidente izateaz gain, euskal kulturaren aitzindari handia izan zen. Ondorengoei utzi digu euskal abesti tradizionalen bilduma zabala.

1990 urtean parte hartze aktiboa izan zuen Parti Nationaliste Basque (PNB) Iparraldeko EAJ-PNVren taldea eratzeko prozesuan. Urte hartan Iparraldeko Exekutibako presidente izendatu zuten, eta karguan egon zen 1996 urtera arte. Halaber, 1960 urtean Enbata aldizkaria sortzeko prozesuan egon zen, geroago mugimendu politikoaren muina izango zena. Urte batzuk geroago, 1981ean "Ager" aldizkaria sortu zuen euskal abertzaletasuna helburu, Iparraldean EAJ-PNVren eta Eusko Jaurlaritzaren aldarria eginez.

Goian bego. 

Interesatu Zaitez