Andoni Ortuzar: “Herrigintza ere bada Balenciaga ontziolak defendatzea

EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek adierazi duenez "Balenciaga ontziolak defendatzea Herrigintzan jardutea ere bada, ontziak egiteko jarduera mendeotan izan delako euskal hiritarron erreferentea eta nazioartean gu ezagutzera emateko bidea" .

Andoni Ortuzar: “Herrigintza ere bada Balenciaga ontziolak defendatzea 30Uztailak
2013
2013 UztailaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Zumaiako EAJren Uri Buru Batzarrak antolatuta, herriko  Alhondigan eskaini den hitzaldian, jeltzaleen buruak bere konfiantza erakutsi du eta esan du euskal ontziolek "tax lease" izenekoari aurre egiten jakingo dutela, euskal ontzigintza enpresek nazioartean duten ospe onari esker, hauen artean Balenciaga Ontziola, "produktua eginda emateko epeak betetzeagatik eta berrikuntza alorrean aitzindari izateagatik" ezaguna delarik.

EBBren presidenteak bere hitzaldian azpimarratu nahi izan ditu Iñigo Urkulluk lehen momentutik Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailburuarekin batera Madrilen eta Bruselan egin dituen gestioak eta "sektorean eragin den egoerari jarraipena egiteko" eratu den lan taldea martxan jartzeko lana. Montse Arana bozeramaile jeltzaleak Zumaiako udaletxean ontzigintza enpresaren alde aurkeztu eta defendatu zuen mozioa ere aipatu du. Mozio honek korporazio osoaren babesa jaso du. "Ezin dugu ahaztu Balenciaga, bere 100 langile finkoekin eta lan handia dagoenean izaten dituen 300 langileekin, ezinbestekoa dela aberastasuna sortzeko Zumaian eta Urola aldeko beste udalerrietan”.

Ortuzarrek azpimarratu duenez "EAJren lehentasuna da krisialdi ekonomikoari aurre egitea". "Bien bitartean -salatu du- Bilduk Gipuzkoako Aldundian ez du krisiaren kontrako planik aurkeztu eta Adegirekin zituen harremanak apurtu ditu. Benetako zentzugabekeria da. Ematen du Aldundiaren itsasontzia noraezean doala, helbururik gabe eta kapitaina bere gelan giltzapean sartuta".

Zentzu honetan, jeltzaleen batzarkide taldeak aurkeztu duen ekimena babestu du "Ezker Abertzaleak Aldundian krisiari aurre egiteko ezer egiten ez duen bitartean". Ekimen honen bidez, Sustapen Ekonomikorako Foru Araua bultzatuko da, Bildu martxan jartzera derrigortzeko.

Interesatu Zaitez