Atutxa: “Luzaturik dogu eskua, alderdi politiko guztiei eskaintzen deutsegu”

Gaur Basaurin burutu den ekitaldian EAJren BBBren presidentea den Itxaso Atutxak adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritza honek oinarri akordioa eskaini deutse alderdi guztiei, Euskadi aurrera atarateko. Baina, ezinezkoa izan da. Alderdi batzuek, Euzko Alderdi Jeltzalea zigortzeko helburuagaz, euskal gizartea zigortu dabe aurrekontu barria eragotzita. Eta, aurrekontu hori zan, hain zuzen be, krisitik lehenago eta hobeto urtetako tresna”.

itxaso atutxa, eaj pnv 04Maiatzak
2013
2013 MaiatzaK 04 |
Berria

PARTEKATU

Atutxaren ustez, “guk guztiok Herri honen alde egiten dogu. Luzaturik dogu eskua, alderdi politiko guztiei eskaintzen deutsegu. Gure gizartearen ongizateak, bakotxaren interes alderdikoien ganetik egon behar dau. Fiskalitateari, politika publikoei eta Administrazinoaren tamainuari buruzko akordioak eskaintzen doguz. Seriotasun eta zorroztasun osoz egiten doguz, idatziz eskaintzen doguz. Eta, hori dana egiten dogu, Euskadiren etorkizunerako onena dalakoan. Gu guztion etorkizunerako onena”.

Gaineratu duenez, “herri ituna lortzeko egiten dogun eskaintza honen aurrean, gauza bakarra eskatu gura deutsagu Euskadiko Alderdi Sozialistari.Oso gauza erraza eskatzen deutsagu. Lehenago egin dauan gauza bat. Euskadiren alde, Gipuzkoan eta Araban egin dauan gauza bera egitea. Bildugaz akordioak lortzeko erakutsi dauan jarrera bera. Oso erreza da”.

Bukatzeko azpimarratud uenez, “euskal gizarteak akordioak eskatzen deuskuz, itunak eskatzen deuskuz Herri hau aurrera atarateko. Herritarrek ez dabez blokeo jarrerak barkatuko, ez dabez  besterik bako "ezetzak" onartuko. Gu konbentziduta gagoz. Euskadik aurrera egingo dau. Hona hemen gure helburu nagusia, gure ahalegin guztia merezidu dauana. Eta horretarako, gu guztion onena emongo dogu. Euzko Alderdi Jeltzaleak lanean jarraituko dau Durangalde, Arratia eta Padurakoudalerri guztiak hobetzeko. Bizkaia hobetzeko. Euskadi hobetzeko”.

Interesatu Zaitez