Andoni Ortuzar Bart de Wever Flandriar Aliantza Berriaren Presidente eta Anberesko alkatearekin bildu da

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBren presidentea gaurkoan batzartu da Sabin Etxean, Bart de Wever Flandriar Aliantza Berriaren Presidente eta Anberesko alkate denarekin. Flandriar politikaria Bilbora hurbildu da, bihar, Sabino Arana Fundazioak urtero, politika, kultura, ekonomia eta kirol arloetako pertsona ospetsuei ematen dien sarietako bat jasotzera.

Andoni Ortuzar (EAJ-PNV) 26Urtarrilak
2013
2013 UrtarrilaK 26 |
Berria

PARTEKATU

Ortuzar eta De Weverrek Flandriako eta Euskadiko gaurkotasun politikoa aztertu dute, bereziki Europak gaur egun bizi duen krisi ekonomiko larriari dagokionez. Buruzagi biek, aldi berean, Flandriako eta Euskadiko kultura eta gazte politikarekin erlazionatutako gaiei buruzko hausnarketa egin dute. 

EBBren presidentea bileran izan da Iñaki Goikoetxeta eta Aitor Olaizola, EBBren barruan Nazioarte arloko burukide arduradunekin.

Bart Albert Liliane De Wever 1970ean jaio zen Anberes barruan kokatzen den Mortels izeneko herri txikian. Historian doktorea da. Anberes eta Lovainako unibertsitateetako ikasketak egin bitartean, ikasleen lider izan zen flandriar ikasleen talde katoliko eta liberaletan .

De Weverrek Berchemeko (Anberes) zinegotzi gisa hasi zuen 1996 urtean bere ibilbide politikoa, 25 urte zituen orduan .

NV-A- FLandriar Aliantza Berria bere alderdiak eskuratu duen babesarena,  osoko arrakasta izan da. NV-A, Flandriar Aliantza Berria 2001 urtean sortu zen, eta soilik Flandriar lurraldean aurkeztu zen arren, 2012eko ekainean ospatu ziren hauteskunde federaletan, Estatuko alderdirik bozkatuena izan zen.

2012ko urriaren 14an ospatu ziren udal hauteskundeak, eta NV-A alderdiak garaipena lortu zuen flandriar herri eta barruti gehienetan. Bart De Wever Anberes Belgikako bigarren hiri eta herrialdeko hiriburu ekonomikoko alkate aukeratu zuten. Anberesko alkate eta N-VAko Presidente izateaz gain, Flandriar Parlamentuko kide eta Batasuneko senatari ere bada. 

Interesatu Zaitez