Iñaki Azkuna jeltzalea, munduko alkaterik onena

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak jaso du City Mayors fundazioak eman duen 2012 urteko Munduko Alkate onenaren saria. Toki gaietako aditu hauen helburu nagusia da mundu osoko alkateen profila igotzea, eta beren inguru eta erkidegoan ekarpen iraunkorrak egin dituztenei eta hirietako ongizatearekin konpromisoa dutenei gorazarre egitea.

Iñaki Azkuna jeltzalea, munduko alkaterik onena 08Urtarrilak
2013
2013 UrtarrilaK 08 |
Berria

PARTEKATU

Fundaziotik azpimarratu dutenez Bilbo hiria gainbehera zegoen hiri industriala izatetik turismo eta arterako nazioarteko gune bihurtzeak bi gertakari nagusik eragin dute: 1997 urteanGuggenheim museoainauguratu izana eta bi urte geroago Iñaki Azkuna Bilboko alkate aukeratu izana .

Tann vom Hove, City Mayors Fundazioko kide nagusiak Iñaki Azkunak Bilboko Alkate gisa egin duen  kudeaketa finantzarioa goratu  du. "Alkateak ekonomia garai onean zegoenean aprobetxatu zuen zorrak ordaintzeko, baina hiriaren etorkizunerako funtsezkoak diren inbertsioei uko egin gabe" azpimarratu du .

Bilboko alkateari aitortu egin izan zaio Espainiar Estatu osoan toki administrazio gardeneneko alkate dela. Azkunak azpimarratu du hiritarrak hiriko egitasmo berrietarako prozesuetan sartzeak duen garrantzia, planifikatze eta diseinu alditik, udal politikak ebaluatzerainoko urrats guztietan.

Interesatu Zaitez