Urkullu, Bayrou eta Rutelli, EADren Kontseilu Politikoaren buru izango dira larunbatean Bilbon

Europar Alderdi Demokrataren Kontseilu Politikoa larunbatean, uztailak 7, goizeko 9etatik aurrera bilduko da Bilboko Goaz Museum. Bertan izango dira Iñigo Urkullu EBBren presidente eta EADren presidente ordea, eta François Bayrou eta Francesco Rutelli EAD alderdiaren presidenteak. Europar Alderdi Demokrata Europar Parlamentuko liberal eta demokraten talde barruan dago.

Urkullu, Bayrou eta Rutelli, EADren Kontseilu Politikoaren buru izango dira larunbatean Bilbon 04Uztailak
2012
2012 UztailaK 04 |
Berria

PARTEKATU

Iñigo Urkulluk Kontseilu Politikoari hasiera emateko eta kideei ongietorria emateko hitzak eskainiko ditu, eta jarraian izango dira François Bayrou eta  Francesco Rutelliren hitz egiteak.

Topaketan   EAD osatzen duten  Alderdiek ordezkatzen dituzten Nazio eta Estatuetako egoera politiko eta ekonomikoa aztertuko dira. Krisialdi ekonomikoa, krisia gainditzeko dauden proposamenak eta langabezi eta bazterketan eragiten dituzten ondorio sozial larriak dira Kontseilu Politikoak aztertzeko izango dituen gai nagusiak.

Bilboko bileran jorratuko diren beste gaien artean egongo dira Europa indartzeko proposamenak aurkeztea, eta bere batasun politiko eta ekonomikotik,  banaketa eta ezbai politiko eta ekonomikoek eragin dituzten arazo larriak konpontzeko irtenbideak eskaintzea.

Interesatu Zaitez