Elena Arzak, munduko sukaldaririk onena

Restaurant Bretainia Handiko sukaldaritza aldizkariak Elena Arzaki eman dio 2012ko sukaldaririk onenaren saria, Veuve Clicquot izenekoa alegia. Sari honen bidez azpimarratu nahi izan zaio sukaldaritzaren esparruan erakutsi duen “ berrikuntza, sorkuntza eta ekimena”.

Elena Arzak, munduko sukaldaririk onena 31Maiatzak
2012
2012 MaiatzaK 31 |
Berria

PARTEKATU

Argitalpenak zehaztu du sari honek “ emakume bikainaren “ “ Lana” saritzen duela, bere “ jaki bikainekin” “ sukaldaritza kritikorik zorrotzenak liluratu baititu. “ Saria MadameClicquoten  izena darama, duela 200 urte, enpresa munduan emakume baten estandarrak ezarri zituenarena . “Elena Arzakek gorpuzten ditu Madame   Clicquoten berrikuntza, sorkuntza eta ekimena" azaldu dute aldizkarian  

Sukaldaritza aldizkariak komunikatu baten bidez azaldu du  Elena Arzak ,Arzak familiako laugarren belaunaldiko sukaldaria dela , eta azken bost urteotan toki honen zuzendaritzan izan duen esperientzia azpimarratu du, munduko 50 jatetxerik onenen zerrendan lortu baitu, “ hiru Michelin izar dituen lehen euskal jatetxea “ izateaz gain

Interesatu Zaitez