Urkulluk Rajoyri adieraziko dio espetxe politika “beste era batera” kudeatzeko iradokizuna

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez “aldi berri batean gaude eta orain arte eman diren urratsak sendotu behar dira; eta, zalantzarik gabe, ETAri esklusiboki dagokion ardura bat dago, hau da, eragindako mina aitortzea eta presoen kudeaketari dagokiona”; gaineratu duenez “Espainiar Gobernuak ere espetxe politika hori orain arte egin duenaz besteko era batetara egin dezake”.

Iñigo Urkullu EAJ-PNV 22Azaroak
2011
2011 AzaroaK 22 |
Berria

PARTEKATU

Zentzu horretan azpimarratu du hori ere Gorte Nagusietako adierazpen bidez egin daitekeela “eta PPren Gobernu batekin ere, 98 urtean Aznar jaunaren Gobernuarekin egin zen bezala”.

Bere ustetan “Espainiar Gobernuak bere barne erakundeetatik eta eragiteko duen gaitasunetik eragin dezake, eta era berean egin dezakete Auzitegi Konstituzionalak edo Estatuko Fiskaltzak” “gaur existitzen ez den aurreko denbora baten interpretazioan oinarritutako politika antiterroristako salbuespenezko politikak  amaitzeko”.

PP alderdiak lortutako gehiengo absolutuaren inguruan gaineratu duenez “une honetan bertan” jorratu behar dituen “erronka ekonomiko eta politikoek” hausnarketara eraman behar dute, are gehiago Euskadi eta Catalunyako hauteskunde emaitzak ikusita; ezin baitu “arrabol” politika egin, eta alderdi abertzaleekin konpondu beharko duelako.

Interesatu Zaitez