EAJ-PNVk eskatu du Autodeterminazio Eskubidea Konstituzioaren aldaketan jasotzeko

EAJ-PNV euskal taldearen bozeramailea den Josu Erkorekak gaur goizean esan du bi zuzenketa aurkeztuko dituztela sozialisten eta popularren alderdiek Espainiako Konstituzioa aldatzeko egin duten lege proposamenaren artikuluei buruz.

EAJ-PNVk eskatu du Autodeterminazio Eskubidea Konstituzioaren aldaketan jasotzeko 31Abuztuak
2011
2011 AbuztuaK 31 |
Berria

PARTEKATU

Erkorekak adierazi bezala: “lehenengo zuzenketaren bidez PSOE-PPk aurkeztutako testuan dagoen akats larri bat zuzendu nahi da, zuzentzen ez bada Euskadiko Foru Lurraldeei kalte izugarria eragingo zaielako haien finantza gaitasuna mugatzean”; izan ere, “lurralde horiek udal erakundeen parean uzten dituzte eta ez autonomia-erakundeen parean”.

Bigarrenik, bozeramaile jeltzaleak zera azaldu du: “beste zuzenketak, Eusko Legebiltzarrak 1990. urtean gehiengo handiarekin onetsi zuen erabakia jasotzen du”; hau da, “Espainiako Konstituzioak xedapen gehigarrian bildu behar du euskal herriaren autodeterminaziorako eskubidea”, “herritarrek eskubide hau dute; modu aske eta demokratikoan aukera dezakete haien maila politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala, esparru propioaren bidez edo haien burujabetza beste herri batzuekin konpartituta”.

Josu Erkorekak, ondoren, zera azaldu du: “euskal abertzaletasunaren mendetako aldarrikapena da, baina baita abertzaleak izan ez arren herriek erabakitzeko eskubidea dutela printzipio demokratiko gisa bultzatzen duten beste sektore batzuena ere”.

Interesatu Zaitez