Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta Bizkaiko Foru Aldundiko buru izateko EAJ-PNVren hautagai José Luis Bilbaok enpleguaren aldeko akordioa proposatu du. “Desbardintasun politikoak alde batera utzita, enpleguaren aldeko konpromiso komun bat” konpartitzeko hitza eman du. Konpromiso horrek sei proposamen ditu, ”lotzen gaituen krisi honetatik ahalik eta arinen irtetzeko.
18Maiatzak 1.- Gure egitura ekonomikoa eta autonomoen, enpresa txiki eta ertainen eta sektore estrategikoen aldeko gure apustua indartzea.
2.- Enpresa berriak sortzeari eta persona ekintzaileei laguntzea.
3.- Etorkizuneko jarduerak eta proiektu berriak garatzea.
4.- Gazteen enplegagarritasuna sustatzea eta talentua erakartzea.
5.- Bilbo-Bizkaia aliantza estrategikoa finkatzea, munduan ezagutu gaitzaten.
6.- Barrikuntza bultzatzea, etorkizuneko apustutzat.
José Luis Bilbaok esan du, ados jartzeko garaia dela, ”denok norabide berean arraun egiteko garaia da, krisitik irtetzeko. Elkarri laguntzeko garaia da. Guztion garaia da.
Azkuna: “Bizkiako Foru Aldundiarekin batera sustapen ekintza bateratua indartu behar dugu”
Iñaki Azkunak Bilborako EAJren alkategaiak azaldu duenez, “Bilboko merkataritzaren aldeko apustua egingo dugu. Udal politikak eta merkatarien beharrak komunean jartzen diren Merkataritza mahaian lanean jarraitzea ahalbideratuko dugu,. Bilbora kontsumitzera datozen pertsonak erakartzeko sustapen ekimenak garatuko dugu. Hiria bultzatuko dugu, biztanleria mugikorra eta eragin- eremua handituz eta horrela, merkataritzari aukera berri bat emateko”.
“Bilboko auzoetan merkataritzarako jarduera-eremuak bermatuko ditugu. Auzoetako bizitza soziala, kulturala eta ekonomikoa dinamizatu, merkataritza indartu “Auzoetako bihotzak” proiektua martxan jarriz batera. Surbisa sozietatea, Bilboko merkataritza eta ostalaritza birgaitzeko eta berriztatzeko tresna bilatuko dugu, zerbitzu sektorean diseinua eta teknologia bultzatuz”. .
Bukatzeko proposamen zehar bat ere egin du: “Bilbao- Bizkaia turismo zentro handi bateratua sortzea eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera sustapen ekintza bateratua indartzea”.