Gaur Gernika-Lumon burutu den ekitaldi politikoan EAJ-PNVren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu du Euzko Alderdi Jeltzaleak konpromiso handia duela “gizarte kohesioarekiko eta enpleguarekiko konpromisoa. Gizartean dagoen larrialdi handia da. Erakunde guztien artean biziberritze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko itun handia lideratzeko konpromisoa hartu dugu. Ezbai politiko guztien artean, talde kezka bat partekatzen dugu”.
Buruzagi jeltzaleak azpimarratu du baita “gaur egun, langabezian dauden 153.115 pertsonen eta beren familien larritasuna bizi dugu. Premia osoz erantzuteko konpromisoa hartu dugu”.
“Bakea, Aniztasuna, Euskal Aberria eta Enplegua, eta Gizarte Kohesioa. Hauxe da gaurko honetan, Gernikan, Euzko Alderdi Jeltzalearen alderdikide guztiok hartzen dugun konpromisoa. Maiatzaren 23tik bertatik, erakunde guztietan landuko ditugun konpromisoak” azaldu du.