Urkullu: “PSE-PP ituna I-RA-GA-NA da”

Gaur Bergaran burutu den ekitaldi politikoan EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “egunez egun gure programa eta proiektuen berri ematen ari gara. Iraganari begira baino, etorkizunari begira gaude. Euskal gizarteak ere aurrera begiratu nahi du. Aurrera egin. Ez atzera. Atzera begiratzekotan, atzean indarkeria utzi behar dugu. Atzean inposizioa. Atzean gaur egun erakundeetan dugun itun nagusiena. Aurrera begiratu nahi dugu. Aurrean Euskadiren eraikuntzaz jarraitu behar dugu. Giza-eraikuntza-Nazio eraikuntza. Hori da gure bidea. Egin duguna eta egingo duguna”.

Urkullu: “PSE-PP ituna I-RA-GA-NA da” 15Maiatzak
2011
2011 MaiatzaK 15 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Aste honetan programa aurkeztu, iganderako partizipazioa bultzatuz. Eta 22-tik aurrerako paktoei buruz tokian-tokiko emaitzen arauera 24-tik aurrera hitz egingo dugu, egin behar badugu.Orain programa. Eta bi programa besterik ez daude.PSE-PP itunarena edo Euzko Alderdi Jeltzalearena.PSE-PP ituna duela bi urte martxan jarri zen. Beraien programa interneten daukazue. Lopezen argazki polit batekin batera, ehun konpromiso idatzita dauzkazue.Ba al dakizue bi urtetan zenbat bete dituzten?
Ehunetik 26” gaineratu du.

“Hori da Lopez-Basagoiti bikotearen erantzuna: 100 eskaini eta 26 bete.Zer ekarri digu bikote honek? Zorra gehiago. Inbertsio gutxiago.Osakidetza-n arazo gehiago.Herri-zaingo sailan, Hezkuntzan, Zerbitzu sozialetan arazoak.EITB Espainiari begira jarrita.Kultura eta euskarari laguntza gutxiago.Hezkuntzan A eredua bultzatu nahian dabiltza. Baina gizarteak euskararen aldeko apostu sendoarekin erantzuten die. Ez jakina, ezintasuna eta ondoriorik eta txarrena...langabezi gehiago eta aurre egiteko grinarik ez. Hau da PSE-PP ituna. I-RA-GA-NA”.

Markel Olano EAJren Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak azaldu duenez, “Bergaran XVIII. Mendean ikerketa, berrikuntza, garapena...puntakoak ziren. Bergara aitzindari izan da eta industria babesa eskaini behar zaio orain ere”. “Bi eredu ekonomikoen artean hautatu behar dugu. PNVren eredua edo PP-PSE ereduaren artean. Krisitik aterako gaituen eredua EAJren eredua da” azaldu du.

Bukatzeko, Joseba Egibarrek azaldu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaleak garbi izan du hasieratik herri bakarra garela. Hizkuntza bat dugula eta herri aske bat nahi dugula. Beste askok ez dute garbi izan zein den bere helburua eta hortik etorri da hainbeste sigla aldaketa”.

Interesatu Zaitez