Amorebieta-Etxanoko egoitza berria mendetasun egoeran dauden adinekoak hartzen hasiko da datorren astelehenetik, martxoaren 21etik, aurrera.

Egoitza berri hau egitea posible izan da Bizkaiko Foru Aldundiaren, Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Igurco Talde Soziosanitarioaren (IMQ Taldea) lankidetzari esker.

Amorebieta-Etxanoko egoitza berria mendetasun egoeran dauden adinekoak hartzen hasiko da datorren astelehenetik, martxoaren 21etik, aurrera. 11Martxoak
2011
2011 MartxoaK 11 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Egoitza berriak 112 plaza ditu 70 gelatan, eta gela horiek hiru modulutan banatuta daude, bat solairu bakoitzeko. Plazak adinekoei zuzenduta daude, baldin eta adineko horiek, adina bera, gaixotasuna edo ezintasuna dela-eta, mendetasun egoeran badaude eta eguneroko jarduerak egiteko beste pertsona batzuen laguntza behar badute. Zentro berriak 6.990 metro koadro eraiki ditu ia, komuna egokituak ditu, egongelak, begiratokiak, osasun eta erizaintzako arreta emateko bulegoak, fisioterapia aretoak, jangelak, garbitokia, sukaldeak, erabilera anitzeko gelak, langileentzako gelak, kafetegia eta erabiltzaileak, senideak eta bisitariak egoteko tokiak. Zentroa 3.085 m2-ko orube batean eraiki da, hain zuzen ere Amorebieta-Etxanoko auzotar batek, jada hilda dagoen Jose Maria Azkunak, Udalari adinekoen egoitza bat bertan eraikitzeko dohaintzan emandako hartan. Betalde, Udalak lurzatia Foru Aldundiari laga zion proiektu hau garatzeko.
Gizarte Ekintza Sailak, lehiaketa publiko bidez, Igurco Talde Soziosanitarioari esleitu zizkion proiektuaren idazketa eta zentroaren eraikuntza, ekipamendu hornidura eta ustiapena. Egoitza egiteko ia bi urteko lana behar izan da, eta 10 milioi euroko inbertsioa ere bai. Inbertsio honen truke, Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartzen du 38 urteko epean 112 egoitza plazak bete eta mantentzeko. Hitzarturik ez dauden plazak enpresa esleipendunak kudeatuko ditu merkatu librean. Igurco taldeak Bizkaian kudeatzen ditu, guztira, Bizkaiko Foru Aldundiaren sareko 512 plaza 4 egoitzatan, eta baita 252 plaza ere eguneko 7 zentrotan.

Interesatu Zaitez