Izar eta Forjas lehengo lantegien inguruaren urbanizazioa Ibaizabal ibaiaren beste aldearekin lotzen duten zubi biak amaituta Amorebieta-Etxanon

Ibilgailuentzako zubia eta oinezkoentzako pasabidea eraiki dira inguru urbanizatu hori Jauregibarriarekin eta Zubiondo parkearekin lotzeko

Izar eta Forjas lehengo lantegien inguruaren urbanizazioa Ibaizabal ibaiaren beste aldearekin lotzen duten zubi biak amaituta Amorebieta-Etxanon 11Martxoak
2011
2011 MartxoaK 11 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Enrike Renteria pasealeku berria eta Izar eta Forjas lehengo lantegien inguruaren urbanizazioa Ibaizabal ibaiaren beste aldearekin lotzen duten zubi biak erabilgarri daude dagoeneko Amorebietako bizilagunentzat.
Oinezkoentzako pasabideak, 4 metroko zabalera eta 54,70 metroko luzera dituenak, lotzen du pasealekua Zubiondo parkearekin eta Amorebieta-Etxanoko alkate David Latxagaren esanetan, “historian zehar izaniko nahia betetzera dator, Ibaizabal ibaiaren alderdi biak lotzen baititu”.
Ibilgailuei dagokienez, joan den urteko abuztuan ireki zen trafikora Jauregibarria parkea inguru urbanizatu honekin uztartzen duen ‘Izar Zubia’ izeneko zubia. Dagoeneko oinezkoek ere erabil dezakete irispide hau.
Zubi horri esker, hiriguneak jasaten duen trafiko zama arindu egin da eta errazago irten daitezke Durangorantz doazen ibilgailuak, eliza ondoko zubi historikoa ez den beste aukera bat eskaintzen baitu.
Inguru guztia urbanizatutakoan, 48.381 metro koadroko gainazala edukiko du guztira espazio berriztatuak. Horietatik, bertara iristeko bideei eta gune libre eta jendeak erabiltzekoei dagozkie 26.304 m2. Horrezaz gain, egokitzapen eta errekuperazio lanak burutu dira Ibaizabal ibaiaren ezkerraldean.

Interesatu Zaitez