Urkulluk baieztatu duenez Eusko Jaurlaritza “iragana” da

Iñigo Urkullu EAJren EBBren lehendakariak baieztatu duenez Patxi Lopez Lehendakariak “ez du gobernatzen”. Eusko Jaurlaritza “iraganeko kontua” dela adierazi ondoren, kezkatuta agertu da erakusten duen “independentzia faltagatik”, Lopez “Basagoiti- Zapatero arteko bikoteak lotuta baitago”.

Urkulluk baieztatu duenez Eusko Jaurlaritza “iragana” da 01Martxoak
2011
2011 MartxoaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Urkulluk adierazpen hauek egin ditu Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren legegintzaldiko lehen bi urteen balantzea egiteko eskaini den prentsa aurrekoan; bere esanetan, aldi hau “denbora galdua” izan da.
Buruzagi jeltzaleak baieztatu duenez PSE eta PP alderdiak “EAJ-PNVri oposizioa egitera mugatzen dira” eta Legebiltzarra “EAJ-PNVrren kontrako ikerketa batzorde handi bilakatu dute”. “Lopez lotuta dago Euskadirentzako hiru gai funtsezkoren inguruan: ezker abertzalean ematen diren mugimenduen inguruan bizi dugun une politikoa, euskal autogobernua eta krisialdia gainditzeko beharra” gaineratu du.
Urkulluk azaldu duenez oraingo Jaurlaritza “iragana” da eta bere alderdiak aurrerantzean ere eskainiko ditu “etorkizunerako alternatibak”. Zentzu honetan adierazi du “garrantzizko” lau esparruren inguruko eskaintza mantentzen dutela, hau da, arlo ekonomikoan, erakundeetan, autogobernuan eta politika arloan.

Interesatu Zaitez