Izaskun Bilbaok Europan defendatu izan du Sorturen sorrera, honek “legezko baldintzak betetzen dituelako”

Izaskun Bilbao, EAJren eurolegebiltzarkideak Estrasburgoko Euroganberaren aurrean defendatu du Sortu alderdiaren legeztatzea, eta udal hauteskundeetan parte hartzeko duen eskubidea, “baldintzak eta justiziak emaniko ebazpenak betetzen dituztelako eta entzun egin dutelako azken hamarkada hauetan gizarteak, erakundeek eta hiritargoaren legezko ordezkariek esaten zutena”.

Izaskun Bilbaok Europan defendatu izan du Sorturen sorrera, honek “legezko baldintzak betetzen dituelako”  15Otsailak
2011
2011 OtsailaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Bilbaok bere hitz egitean gogoratu duenez ETA erakundeak “min handia eragin du”, eta beraz “behin betiko desagertu behar da”; gaineratu duenez “gizartearen gehiengoak bere bortxakeria errefusatzen du” eta “ETA kondenatzen ez zuen aukera politiko bakarra ilegalizatu egin zen”.


Zentzu honetan jarraitu duenez, otsailaren 7an, ezker abertzaleak “Bere jarrera zuzendu du, alderdi berria eratu du espainiar legeriak ezarritako baldintzak eta justizi ebazpenak betez; eta entzun egin du euskal gizarteak, erakundeek eta biktimen mina aintzat hartzeko eta ordaintzeko lan egiten duten legezko ordezkariek hamarkadetan esan dutena”. Aipatu arrazoi horiengatik guztiengatik “babestu egin behar da alderdi berri honek hurrengo udal hauteskundeetan parte hartzea”.

Interesatu Zaitez