Makineria berria erabiliko da Amorebieta-Etxanon garbiketa zerbitzuetarako eta hondakinen bilketarako, eta auzo gehiagotara iritsiko da zerbitzua

Cespa enpresa izango da zerbitzuaren esleipenduna zortzi urtez. Epe hori beste bi urtez luzatu ahalko da eta zenbatekoa bi milioi eurokoa da. 26 langilek osatzen dabe plantilla.

Makineria berria erabiliko da Amorebieta-Etxanon garbiketa zerbitzuetarako eta hondakinen bilketarako, eta auzo gehiagotara iritsiko da zerbitzua 12Urtarrilak
2011
2011 UrtarrilaK 12 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Joan den urteko abenduaren 1etik aurrera abian da Amorebieta-Etxanoko garbiketarako eta hondakinen bilketarako zerbitzu berria. Makina berriak daude, eragingarriagoak eta higienikoagoak, eta besteak beste direla, Arraibi eta Forjas Izar auzoetara ere iritsiko da.

Zerbitzuaren esleipenduna Cespa enpresa izango da zortzi urtez. Beste bi urtez luzatu ahalko da kontratua, eta bi milioi euroko zenbatekoa dauka. Bitarteko mekanizatuak eta langileak konbinatuko dira zerbitzugintzan, inguru bakoitzeko beharrizanen arabera. Hogeita sei langilek jardungo dute udalerriko garbiketarako zerbitzugintzan.

Neurri ezberdinetako hiru ekorgailu berri gehitu dira arlo honetan. Funtzionalagoak eta erabilera anitzekoak ez ezik, zarata gutxiagokoak ere badira.

Espaloiak garbitzeko bi hidrogarbilgailu gehitu dira. Hiri-garbiketarako zerbitzua Arraibi eta Forjas Izar auzoetara ere iritsiko da.

Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzua hirigunean 22:00etatik 5:00etara burutuko da, albotik zamatzeko kamioi berri batekin.

Era berean, atzetik zamatzeko edukiontziak berritzeko prozesuari ere ekingo zaio: lehenik eta behin, hiriguneko edukiontzien % 50 berrituko dira. Ondoren, beharrizanen arabera, gainerakoak berrituko dira, edukiontzi guztien %100 berritu arte.

Nabarmen areagotu da biltze-esparrua auzoetan. Horrela, lehen heltzerik ez zegoen baserri-inguruetara ere iritsiko dira ibilgailuak, Urumin Aldana, Ergoien, Garitondo, Marabi, San Pedro, Arazotza, San Bartolomé, Autzagane, Epalza, Alakao, Arrinda, Urumin, Derandein, Dudagoitia, San Miguel, Orobio eta Bernagoitia kasu.

Auzoetako edukiontziak ere berritu egingo dira, kamioi berria etortzen denerako, beharrizanen araberako kapazitatearekin. Ordutegia 6:00etatik 13:00etara da.

Bestalde, CESPA, zerbitzu berriaren bitartez, paperak eta kartoiak biltzeaz arduratuko da eta bilketa egunero egingo da.

Interesatu Zaitez