Izaskun Bilbao: “ALDEk Euskadira egin duen bisitak euskal autogobernuari Europan ematen zaiozkion babesak sendotuko du”

Izaskun Bilbao Barandicaren esanetan, ALDE taldeak Euskadin egin duen bilerari esker hobeto ulertuko da Europa mailan EAJ alderdiak kontzertu ekonomikoa, Ertzaintza Schengen protokoloan sartzearen aldeko apustua edo euskara Europar erakundeetan erabiltzea moduko gaiak defendatzeko egiten duen lana, eta babes sendoagoa lortuko du euro-ganberan. Talde honetako eurolegebiltzarkideek -EAJ-PNV ere barnean delarik- besteak beste euskal autogobernu sistema, azken urteetako garapena azaltzen duten ekonomia errealari emandako babes egitasmoak eta arrantza sektorearen egoera  aztertu dute. Halaber, Espainiar presidentzia aldiaren inguruko balantzea egin dute.

Izaskun Bilbao: “ALDEk Euskadira egin duen bisitak euskal autogobernuari Europan ematen zaiozkion babesak sendotuko du” 30Ekainak
2010
2010 EkainaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Eurolegebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu ditu bere taldeko legebiltzarkideek arrantza sektorearekin mantendu dituen harremanak,  kontuan harturik gure ontzidiak bizi duen une kritikoa. "Une honetan, Europa mailan Batasunaren arrantza politika berria erabakitzen ari da, bokartarena moduko txostenak tramitatzen ari dira  Espainiar eta Frantziar gobernuek geldiarazi dituztelarik; horrekin batera, Indiako Itsasoetan gure ontzidiek duten segurtasuna eta arrantzarako nazioarteko hitzarmen berriak ere erabakitzen ari dira. ALDE taldeko legebiltzarkideek jakin badakite orain ontzidi profesionala eta arduratsua dugula eta bere tamaina murrizteko ahalegin handia egin dugula".

Bermeoko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, espainiar presidentzia aldiaren balantzea ere egin da "honen ezaugarririk nagusienetakoa izan da bat-batekotasuna, krisialdiaren kontrako neurriak hartzeko buruzagitzarako gaitasunik eza eta Euskadirentzako emaitzarik eza". "Guk aurkeztutako zuzenketari esker, euskal Y trenbidea badago jadanik Europako trenbide korridoreetan, hasierako egitasmoan ez baitzegoen. Berrikuntza arloan eta euskararen  inguruan ez dugu ezer aurreratu. Espainiar presidentziak osoko ezetza eman dio Ertzaintza Schengen sartzeari eta Kontzertuak ez du blindatzerik Europa mailan. Ez da martxan jarri Lisboako Hitzarmenak erregioentzako egitekoa onartzen duen  subsidiariotasun  protokoloa ere". 

Guy Verhofstadt-ek bere aldetik azpimarratu du bilerari esker, bizkortze ekonomikoaren esparruan eta egiazko ekonomiari laguntasuna ematearen bidez arrakasta izan duen esperientzia erregionala ezagutzerik izan dela. Belgikako lehen ministro ohiak azpimarratu du Euskadin eman den aurrekontu zorroztasuna. Halaber, azpimarratu du bisitaldiak aniztasuna eta eleaniztasuna defendatzeko eta erregioek europar eraikuntzan duten egitekoan sakontzeko balio izan duela.  Belgikako lehen ministro ohiak azaldu duenez, espero du belgikar presidentzia aldiak berrestea Europak krisialditik irteteko behar dituen soluzioak, hau da, gobernatze ekonomiko sendoa eta 27 kidek osatutako benetako batasuna. Verhofstadt-ek gogoratu duenez, Estatuek ezin dute bakarrik jardun aurrekontu gaietan eta inork ezin dio bakarrik krisiari aurre egin. Horregatik berretsi du europar gobernatze ekonomikoan aurrera egiteko beharra dagoela.  

Interesatu Zaitez