Gasteizko EAJ-PNVren esanetan alkatearen ausardiarik ezak hiriaren garapena oztopatzen du

Udal hauteskundeetarako urte betea baino gutxiago falta delarik, Gasteizko  EAJ-PNVren Udal Taldeak adierazi du alkatearen ausardiarik eza Gasteiz hiriaren garapena oztopatzen ari dela. "Ez dago estrategiarik, ez dago buruzagitzarik, Azkenean, aurrera egiteko beldur honek faktura oso altua izango du. Alderdi Sozialistaren buruzagi Politikoek oztopatzen dute hiria eta gero eta garapen geldoagoa du "esan du Malentxo Arruabarrena bozeramaile jeltzaleak. Legegintzaldiko hiru urte igaro direla, abertzaleek PSEk egin gabe utzi dituen 100 konpromiso azaldu dituzte, bete gabeko aginduen adierazle gisa.

Gasteizko EAJ-PNVren esanetan alkatearen ausardiarik ezak hiriaren garapena oztopatzen du 14Ekainak
2010
2010 EkainaK 14 |
Berria

PARTEKATU

Arruabarrena etsituta agertu da alkatearen eta bere lan taldearen jardunaren aurrean. "Hiru urteotan oinarrizko tresna eman diogu- Udal aurrekontua- eta ez dute kudeatzen jakin. Alderantziz, lotara joan dira". EAJren bozeramaileak adierazi duenez, krisialdi ekonomikoaren aurrean eta pertsona askorentzat benetako drama den arren, Patxi Lazcoz alkateak ez du interesik, beste toki batetara begiratzen du eta bere intereseko gaiak baino ez ditu aztertzen. Gasteiz hiriburua delako 30. urteurrena ospatzeko ekitaldi horiek dauzkagu orain eta Alderdi Sozialistak ez du oraindik aurrekontua iragarri. 

Interesatu Zaitez