EAJk eskatzen du ´Guernica´ Euskadira ekartzea

Euzko Alderdi Jeltzaleak ekimen bat aurkeztu du zeinetan ¨Espainiako Gobernuari eskatzen zaion behar diren kudeaketak egitea Sofia Erreginaren Artearen Zentroko Museo Nazionaleko Patronatuaren aurrean, On Pablo Ruiz Picassoren Guernica obraren kontserbazioa eta geroko lekualdatzea bermatzeko, Euskadiko museoren batean erakus dadin¨.

EAJk eskatzen du ´Guernica´ Euskadira ekartzea 03Martxoak
2010
2010 MartxoaK 03 |
Berria

PARTEKATU

Jakin eta gero gogoan hartu dela Picassoren Guernica Sofia Erreginaren Artearen Zentroko Museo Nazionaletik Prado museora,-Armadaren Museo Zaharreko areto batera-, eramateko aukera, Leire Corrales legebiltzarkideak gogorarazi du: ¨obra Euskadira ekartzea eskatu dugun guztietan, ezinezkoa zela esan digute kontserbazio arazoak direla-eta; izan ere, koadroa narriatuta dago. Argudiatu dute txosten teknikoek ez dutela ezta koadroa desmuntatzea ere gomendatzen, eta lekualdatzea ez litzatekeela segurua izango.¨

¨Dirudienez, eragozpen hauek guztiak desagertu dira. Beraz, espero dugu, oraingoan, onar dezatela Guernica Euskadin egotea; zeren eta, ez badago arriskurik obra lekuz aldatzeko, Madrilgo museo batetik bestera, ez legoke eragozpenik egon behar Euskadira ekartzeko¨, adierazi du legebiltzarkide abertzaleak.

Leire Corralesek azpimarratu du: ¨Guernica ez da edozein koadro. Historiarentzako hain dimentsio sinbolikoa dauka ezen edozein iradokizunek edo iruzkinek eztabaida sozialaren maila lortu behar duen¨. Horri dagokionez, azpimarratu du: ¨abiazio naziak, Francoren agindupean, euskal askatasunak errepresentatzen dituen hiria suntsitzeak Pablo Picassori inspirazio gisa balio izan zitzaion¨. ¨Guernica herrialde honetako sinbolo bat da, Bakearen eta Askatasunaren aldeko oihua da¨, bukatu du.

Legebiltzarkide abertzaleak bukatzeko aipatu du: ¨Gernika bonbardatu zenetik, 75.urteurrena betetzear gaudenean, Picassoren Guernica hemen izateak, herri honetan gertatu zena-margolanean ederto azaltzen dena- gogoratzea, eta gertatutakoaren bikimeei bihotz-bihotzetiko omenaldi bat egitea izango litzateke.¨

Interesatu Zaitez